Sevillako bertsoak (eu)
Izenburua | 1619. urtean Sevillan argitaraturiko bertsoak: Canción en lengua vascongada o vizcayna que contiene la sustancia deste sermon |
Egilea/k | Koldo Ulibarri Orueta |
Aldizkaria | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo". XLV-1 |
Data | 2011 |
Orriak | 361-385 |
Hizkuntza | Euskaraz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Artikulu honetan 1619an Sevillan argitaraturiko poesia bat aurkezten dugu, testu garrantzitsua bere goiztasunagatik baina batez ere bere hizkera motagatik, euskal dialektologiako zenbait baieztapen berrikustera baikaramatza.
Lehenengo atalean testua non aurkitu dugun azaltzen da eta bigarrenean poemaren metrikaz eta edukiaz ohar batzuk ematen ditugu. Ondoren testuaren edizioa dugu (§ 3), hau ulertzeko interesgarri jo ditugun oharrez lagunduta (§ 4). Bosgarren atalean hizkeraren zenbait ezaugarri aztertzen ditugu, testua nongoa izan daitekeen argitzeko bidea irekiz, eta hurrengo atalean (§ 6) azterketaren ondorioak laburtzen ditugu. Amaitzeko, testuaren hiztegia eta adizkitegia ditugu (§ 7), edizioaren lagungarri izan daitezen.
Soraluzeri buruzko zatia dakar, hala dioena:
Jatorrizkoa | Batuaz |
---|---|
Placencian eguiten gogorra mosqueta, ballesta galçayruscoez gentea armassen da. |
Soraluzen egiten mosketa gogorrak, altzairuzko ballestaz jentea armatzen da. |
Eta falta ez dira machetaq sorrotsaq, Jaunaq eman sien ligeraq corpusaq. |
Eta ez dira falta matxete zorrotzak, Jaunak eman zien arinak gorputzak. |
Onela defendissen Vizcayco erria, Erromaren contra debe victoria. |
Honela defenditzen Bizkaiko herria, Erromaren kontra irabazi dute. |
Bertsoen arabera, mosketeez gain garai hartan ballestak eta matxeteak ekoizten ziren.
Irudiak
(handitzeko sakatu)