Placencia jenerala (eu)
Placencia jenerala | |
---|---|
Jaio | |
Hil | |
Profila | Militarra |
Bizitza
Placencia jenerala Espainiako militar konstituzionalista izan zen.
Espainiako Independentzia gerra ostean (1814), Fernando VIIak Cádizeko Konstituzioa baztertu eta modu absolutoan gobernatzen hasi zen. Sei urte geroago militarrek erregea behartu zuten konstituzioa indarrean jartzera berriro, Hirurteko liberala (1820-1823) hasten. Ostera, Europako errege absolutoek gudarostea bidali zuten (San Luisen 100.000 semeak) Angulemako dukearen agintepean.
Orduan hasi ziren Placencia jeneralaren aipamenak. Uztailan Cartagena inguruan ari zen[1], Ballesteros, Zayas eta Campoverde jeneralekin, Molitor jeneral frantziarrari aurre egiten. Urrian, aldiz, Extremadurako gudarostearen burua izan zen.[2]
Absolutistak berriro agintean, atzerrira jo omen zuen. Zazpi urte geroago Torrijos jeneralaren matxinadan parte hartu zuen: 1830 urteko abuztuan Jersey irlatik Londresera joan zen, Torrijosen agintepean jartzera[3], eta hurrengo urteko urrian, aldiz, Biarnoko Oloruen zegoen, Canfranc aldera pasatzeko bere gudariekin[4].
Matxinada hura gaizki bukatu zen, eta Torrijos jenerala Malagako hondartzan fusilatu zituzten beraien lagunekin. Placencia jeneralaz ez zen gehiago jakin.