Ramiro Larrañaga Arma Museoa (eu)

    Sorapediatik

    Azken bostehun urteetan Soraluzen miloika arma egin dira, zuriak zein suzkoak, luzeak zein motzak zein kainoiak. Soraluzeko armagintza historia ezagutzeko, sakatu hemen

    Egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira: Eibarko Armagintza Museoan multzo ederra, inguruko museoetan beste batzuk, eta bilduma pribatuetan beste asko.

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izeneko honek arma horietako asko eta asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.

    Modu honetan edozeinek, soraluzetarra izan ala ez, Soraluzen memoria historikoan zehar ibilbidea egiteko aukera dauka, herri honek landu dituenak gozatzeko eta hainbat mendeetan gure aurrekoek aurrera egiteko gauza izan direla jabetzeko.


    Gelak

    Museoan jasotako armak hainbat "gelatan" antolatuta daude, aintzinatasuna eta arma motaren arabera:

    Mendeak Arma luzeak Arma motzak Kainoiak Teknologia
    XVI-XVII Arkabuz eta mosketeak Aurrekarga
    Argimukizko giltzak
    Errobera giltzak
    XVII-XIX Karabina. Zabala 02 (1753).jpg
    Txispa-fusilak
    Pistola 02 (Astiazarán 1857).jpg
    Aurrekarga pistolak
    Aurrekarga
    Suharri giltzak
    XIX Tercerola. Zalditeriarentzat Soraluzen egindakoa (Armagintza museoa 1876).jpg
    Pistoi-fusilak
    Errebolberra. Eusebio Arizaga 01.jpg
    Errebolberrak
    Aurrekarga
    Pistoi giltzak
    XIX Fusila. Atzekargakoa, tiro bakarrekoa (Armagintza Museoa 1870).jpg
    Atzekarga fusilak
    Pistola. Euscalduna Deringer 06 (1865).jpg
    Atzekarga pistolak
    PACL. 57 mmtako Maxim-Nordenfelt kañoia 01 (Cartagena).jpg
    Kainoiak (1935 artekoak)
    Atzekarga
    XX Eskopeta. Mauricio Larrañaga (Armagintza museoa).jpg
    Ehiza-eskopetak era karabinak
    Placencia 240-14 morteroa 1.jpg
    Kainoiak (1935tik aurrera)
    Teknologia modernoak


    Ibilbideak

    Ibilbide historiko osoaz gain, museoak ibilbide tematikoak eskaintzen ditu:

    • Suzko arma luzeak: lehen zutabeko gelak.
    • Suzko arma motzak: bigarren zutabeko gelak.
    • Kainoiak: hirugarren zutabeko gelak.
    • XIX eta XX mendeko tailer txikiak: lehen bi zutabetako azken bi gelak.
    • Teknologia: horizontalean.


    Eibarko Armagintza Museoa

    Sarrera nagusia: Eibarko armagintza museoa

    Eibarko Armagintza Museoak Soraluzen egindako 17 arma gorde eta erakusten dira: 2 txispa-fusil, 4 fusil pistoi giltza dutenak, 7 atzekargako arma luze eta 4 pistola, laurak aurrekargakoak.

    Bildumaren osaketak ondo erakusten du Soraluzek arma luzetan izan zuen garrantzia, eta ez honenbeste arma motzetan.

    Erreferentziak