Ignacio Agirregoikoa (eu)
Ignacio Agirregoikoa Benito | |
---|---|
Jaio | 1923 |
Hil | 1944 |
Profila | Militarra |
Haurtzaroa
Ignacio Agirregoikoa Benito Soraluzen jaio zen, 1.923 urtean.
Umea zela, familia Eibarrera joan zen bizitzera. Familiaren ideiez gain, bere etorkizuneko ideologian Ramiro Munilla maisu errepublikarrak eragin handia izan zuen: ikasleei ideia sozialistak azaltzen zizkien eta, Espainiako Errepublikaren lehendakaria Alcalá Zamora Eibarra etorri zenean, ikasle guztiak eraman zituen ikustera eta entzutera.
Erbestea
1.936 urtean Espainiako gerra sortu zen. Urte hartako irailean nazionalek Soraluze hartu zuten, eta fromtea Maltzaga inguruan egonkortu zen. Hurregon hilabeteetan, borrokaz gain, Eibar gogor bonbardatu zuten eta, beste askoren moduan, 1.937 urtean Ignacioren familiak Bilborako bidea hartu zuen, gudaroste nazionaletik ihes.
Urte hartan bertan Bilbotik Leningradora bidali zuten, beste ume askorekin batera. Handik Kiev-era bidali zuten, ume errefuxiatuentzako propio prestatutako babes-etxe batera.
II Mundu Gerra
1.939 II Mundu Gerra sortu bazen ere, 1.941ko ekaina arte Alemaniak ez zuen Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna eraso. Hiru hilabete geroago alemanek Kiev bera hartu zuten.
Ordurako babes-etxea ebakuatu zuten eta gazte haietako bostek SESBeko Aire Akademian sartzea lortu zuten: José Luis Larrañaga (eibartarra, 1.923-1.943), Antonio Lekunberri, Antonio Uribe, Ramón Cianca eta Ignacio Agirregoikoa.
Ia bi urte geroago, ikasketak amaituta, 1.943ko uztailean Baltiko frontera bidali zuten, Pokrishev handiaren[1] agindupean. Ordurako izena aldatu zioten, Benito Aguirre.
Hurrengo 8 hilabetetan borrokatu zuen eta bizirik irten zen, piloto berriek bizirauten zutena baino askoz gehiago.
Heriotza
1944ko martxoaren 9an Armada Gorriak Tallinn (alemanen esku) bonbardatu zuen oso gogor. Hegazkinak Gdov basetik[2] aireratu ziren, eta segururena haietako batean Ignacio Agirregoikoa joango zen.
Hegazkinak binaka babesten zuten elkar. Bertsio ofizialaren arabera, kaza alemana ikusi zuen Alexander Pristupa bere kidearen atzetik eta, etsaia gogor erasotuz, lurrera botatzea lortu zuen. Baina maniobrarekin babes barik geratu, eta beste hegazkin batek Ignacioren hegazkina jo, sutan jarri eta lurrera bota zuen.
Hegazkina Tallinn-etik ekialdean erori zen, Mustvee herriare inguruan, eta Ignacio bizirik irten zen. Polizia lokala (alemanen kolaboratzaileak) abiadorearen atzetik hasi zen eta mutilak, bere burua inguratua ikustean, tiro egin zion bere buruari. Mustveeko kanposantuan lurperatu zuten. 21 urte zituen.