Autogintza (eu)
Thornycroft lurrin-kamioia
1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.
1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen. Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.
20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[2] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.
1932ko otsailetik aurrera The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten, batez ere motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.
1.941 urtean SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.
ENASA-Pegaso Z-501 trolebusa
40. hamarkada bukaeran argi zegoen armadaren eskaerak gero eta bakanagoak zirela, eta SAPAk dibertsifikazio bideari ekin zion.
Honen adibidea da Z-501 trolebusa. ENASA-Pegaso enpresaren gidaritzapean, enpresa hauek hartu zuten parte: Madrilgo Electrificaciones Nacionales (E.N.S.L.), Córdobako CENEMESA, Soraluzeko S.A de Placencia de las Armas, Aranjuezeko Experiencias Industriales, S.A. eta Bartzelonako Material y Construcciones S.A.
Z-501 trolebusak arrakasta handia lortu zuen: Espainiako hainbat hirietan erabili izan ziren, era asko saldu ziren.
SAPAk Z-501 trolebusaren zenbait atal elektrikoak egin zituen.