Autogintza (eu)

    Sorapediatik
    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Thornycroft lurrin-kamioia

    1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.

    1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen. Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.


    Naval-SOMUA zabor kamioia. Martxa moduan

    Naval-SOMUA zabor kamioia

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[2] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

    1932ko otsailetik aurrera The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten, batez ere motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.

    1.941 urtean SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.

    1. Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.
    2. SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.
    3. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.