Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)

    Sorapediatik
    Naval-SOMUA zabor kamioia. Martxa moduan

    Naval-SOMUA kamioia

    Aurreneko esperientzia automozioan Thornycroft lurrin-kamioia izan zen, baina zenbait urte geroxeago, The Placencia de las Armas Company Limited-ek berriz parte hartu zuen arlo horretan.

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[1] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[2] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

    Reinosa eta Sestao lantegietan egingo zituzten kamioi hauek, eta 1932ko otsailetik aurrera The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten, batez ere motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.

    1932ko martxoan The Placencia de las Armas Company Limited eraikina prestatu zuen motorren saiakerak egiteko.


    Naval-SOMUA zabor kamioia. Hustuketa moduan

    Kamioien ekoizpena eta kontratuaren bukaera

    Motorraren aldetik gasolinako bi modelo zeuden, 4 zilindrotakoa (22 HP/ zaldi fiskal) eta 6 zilindrotakoak (35 HP/ zaldi fiskalak). Bezeroak nahi izanez gero, diesel motorra ere ezarri zitekeen.

    Kabina erosoa zuten, hiru langileentzat (gidaria eta bi laguntzaile). Bolkete estandarrak, berriz, 9 metro kubo zituen, baina eskaeraren arabera egokitu zitekeen. Goitik hermetikoki itxita zegoen, eta hustuketa automatikoa zuen, gidariak kabinatik agindua.

    Gerra garaian, 1937ko abuztuan, SAPA-k bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.

    1.941 urtean SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.


    Erreferentziak

    1. SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.
    2. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie-