Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)
Aurreneko esperientzia automozioan Thornycroft lurrin-kamioia izan zen, baina zenbait urte geroxeago, The Placencia de las Armas Company Limited-ek berriz parte hartu zuen arlo horretan.
20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[1] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[2] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.
Reinosa eta Sestao lantegietan egingo zituzten kamioi hauek, eta 1932ko otsailetik aurrera The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten, batez ere motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.
1932ko martxoan The Placencia de las Armas Company Limited eraikina prestatu zuen motorren saiakerak egiteko.
Kontratuaren bukaera
Gerra garaian, 1937ko abuztuan, SAPA-k bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.
1.941 urtean SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.