Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)
Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.
1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Real Compañía de Filipinas zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.
Real Compañía de Filipinas 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.
Bitartekaritzaren etekina
Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari: bataz besteko %4,7 bat. Halaxe, ikus daiteke 1.760 urteko prezioak aztertzen, saltzeko (Gobernuari) eta erosteko (gremioei):
Arma mota | Salneurria | Ordainduta | Etekina | Ehunekoa |
---|---|---|---|---|
Azken modeloko fusila | 90,00 | 86,75 | 3,25 | %3,6 |
Corps guardien karabina | 78,00 | 74,00 | 4,00 | %5,1 |
Corps guardien pistola parea | 101,00 | 97,00 | 4,00 | %4,0 |
Zalditerirako karabina | 58,00 | 54,00 | 4,00 | %6,9 |
Zalditerirako pistola | 38,50 | 37,00 | 1,50 | %3,9 |
Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:
Lanabesa | Salneurria | Ordainduta | Etekina | Ehunekoa |
---|---|---|---|---|
Bi eskuko aizkora handia | 12,00 | 9,00 | 3,00 | %25 |
Aizkora txikia | 11,00 | 7,00 | 4,00 | %36 |
Marrazoa | 10,00 | 5,50 | 4,50 | %45 |
Aitzur-pikatxoia | 12,00 | 8,00 | 4,00 | %33 |
Bi puntako pikatxoia | 9,00 | 7,50 | 1,50 | %17 |
Aitzur zabala | 15,00 | 9,50 | 5,50 | %37 |
Pala angeluzuzena | 13,00 | 7,00 | 6,00 | %46 |
Erreferentziak
- Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)