Compañía Anónima Placencia de las Armas (eu)
Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan atzerriko kapitalaren ekitaldiak jasotzen dira (1886-1935).
Bigarren karlistadaren ondoren, Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia.
, eta honek segituan Londresen sortutako The Placencia de las Armas Company Limited enpresari saldu zion.
The Placencia de las Armas Company Limited
Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte bertako produktuak.
Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.
Horregatik, Zuazubizcar, Isla y Cía kili-kolo zegoela zabaldu zenean, maxfer enpresak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan. Eta Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen La Euscalduna erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limitedri La Euscalduna lantegia saldu zion arte.
Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian maxfer enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak.
multinazionale
Gerra bukatu eta gero, gauzak normaltzen hasi ziren. Ibarra anaiak, esateko, degradatu egin zituzten eta inguruetatik desagertu ziren.
Orduan hasi zen Viclers garaia.
Erreferentziak
- La “Euscalduna” una importante fábrica guipuzcoana. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 2004)