Iturburu kalea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Herriko zeharbidean, Gabolats zubiaren inguruan. Kalea 120 bat metro luze da, eta 4 eta 6 metro arteko zabalera du. {{#display_map: 43.17523...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:00, 5 urtarrila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Herriko zeharbidean, Gabolats zubiaren inguruan. Kalea 120 bat metro luze da, eta 4 eta 6 metro arteko zabalera du.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso XI Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko eta herriari harresiak emateko agindu zuenean, hiribildua Deba errekaren eskumaldean geratu zen. Bitartean, Bergara-Maltzaga errepidea errekaren bestekaldean zegoen, ezkerraldean.

    Urteekin, herria hasten hasi zenean, errepidearen bi aldean etxez betetzen ari ziren.

    Zubi nagusitik hasita, eskumako zatiak Baltegieta izena hartu zuen, Arane iturriaren ingururaino. Handik aurrera, errepideak aldapa behera gogorra egiten zuela, Iturburu. Iturria, noski, Arane da.

    Gerra ostean, trafikoa handitu zenean Iturburuko aldapa arintzea erabaki zuten; horretarako aldapa Fabrika berriko bulegoen aurrean hasiz. Modu honetan Iturburu errepidearen paraleloan geratu zen, baina beherago.

    1990 inguruan Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Iturbururi zati bat kendu zioten, azken muturreko aldapa hain zuzen.

    berez, izena ez da ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira.


    Etxeak eta atariak

    Gerra bukatu eta 75 urteetara, Soraluze 1936 lan taldeak sortu zen garai haiek ikertzeko eta argitzeko. Emaitzak zabaltzeko, erakusketa antolatu zuen (75 urteko isitasuna hausten) eta liburua argitaratu (Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen.

    Honetaz gain, Iturburu pasealekuan izen bereko eskultura jarri zuten, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketak gogora ekarri eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua aldarrikatzeko helburuz. Eskulturaren egilea Tere Guenetxea soraluzetarra da.


    Erreferentziak