Iturburu pasealekua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:36, 5 urtarrila 2018
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Erreka ondoan dago, ezkerraldean; zubi nagusia eta Gabolatseko zubien artean. Pasealekua 240 bat metro luze da, eta zabalera 2 eta 3 metro artekoa du.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Iturburu pasealekua zatika egin izan da, Hirigintza Plan Orokorrak arautzen dituen betebeharrei esker. Hau da, erreka ondoan eraikitzen diren etxe guztiek pasealeku modukoa behar dute erreka aldera.

    Aurrena, Arane Polikiroldegia egin zenean (1980 inguruan), halako terraza luzea egin zioten erreka aldetik. Terraza honen sarrera bakarra Polikiroldegi barrutik zegoen.

    Hamar bat urte geroago (1990 inguruan) Malmero zentrala bota zutenean etze berriak egiteko, parkina erreka aldean egin zuten eta plaza handi bat gainean. Sarrera Iturburu kaletik zeukan.

    Azkenik, falta ziren bi zatiak batera egin ziren: zubi nagusitik Polikiroldegirainokoa eta Polikiroldegitik Malmero etxeetarainokoa. Arane iturritik zetorren bidearekin ere lotu zuten.

    Izena jartzerakoan, Iturburu pasealekua jarri zioten, inguruko izena delako. Iturria, noski, Arane bera da.


    Isiltasuna hausten oroitarria (Plaentxia.eus 2016)

    Isiltasuna hausten

    Gerra bukatu eta 75 urteetara, Soraluze 1936 lan taldeak sortu zen garai haiek ikertzeko eta argitzeko. Emaitzak zabaltzeko, erakusketa antolatu zuen (75 urteko isitasuna hausten) eta liburua argitaratu (Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen.

    Honetaz gain, Iturburu pasealekuan izen bereko eskultura jarri zuten, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketak gogora ekarri eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua aldarrikatzeko helburuz. Eskulturaren egilea Tere Guenetxea soraluzetarra da.


    Erreferentziak