Etxaburueta errota (eu)
Izena
Etxaburueta errota
Historia
Errota honi buruz oso datu gutxi daude.
1890 urteko erroldaren arabera, Etxaburuetako errotan honako hauek ziren:
- Manuel Aroztegui Arana, 28 urtekoa, gozogilea.
- José Astigarraga Eguren, 48 urtekoa, armaria.
- Nicomedes Begil Ochando, 41 urtekoa, armaria.
- Prudencio Espina García, 52 urtekoa, maisua.
- Andrés Ibañez Matanco, 61 urtekoa, armaria.
- José Lascurain Irazabal, 62 urtekoa, jabea.
- José Larrañaga Aguirrezabal, 38 urtekoa, medikua.
- José legasti Amezua, 51 urtekoa, armaria.
- Pedro Olaizola Oyarzabal, 38 urtekoa, arotza.
- Rufo Placencia Artolazabal, 32 urtekoa, armaria.
- Ramón Treviño Crucelegui, 67 urtekoa, zapataria.
- Zacarias Treviño Izaguirre, 34 urtekoa, armaria.
- Juan Treviño Azurmendi, 39 urtekoa, armaria.
Denak zekiten irakurtzen eta idazten (garai hartan gehienak analfabetoak ziren).
Gozogilea kenduta, gainontzeko ofizioek pentsarazi digute arma lantegia zela: jabe bat, zazpi armari, maisu bat (maestro armero segururena), medukua, arotza (konponketa lanak egiteko, edota armen zurezko zatiak) eta zapataria (indarra poleen bidez banatzeko erabiltzen ziren larru uhalak konpontzeko).
Azken errotaria Segastian Arzuaga izan omen zen.
Kokapena
Antxon Aguirrek dioenez, Deba errekaren ondoan zegoen, Maltzagatik Soraluzerako errepidean, zubi nagusia baino 50 bat metro aurretik.
Ez du ematen kokapen zuzena denik, lekun horretan bertan 1861 urtetik Fabrika zaharra zegoen eta.
Erreferentziak
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)