Arraikua kalea (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Gabolats hasiera baino gorago, Iriarteko bidetik trenbide parean.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.
Giza presioa handia zenez, etxe asko egin behar izan ziren, batzuk modu ordenatuagoan (Txurruken auzunea, Calonge auzunea) eta beste batzuk hirigintza araudietatik kanpo.
Azken kasuetako bat Arraikua izan daiteke. Berez, lehen bi etxeak Iriarteko bide ondoan egin ziren, ezkerreko aldean. Hirugarren etxe bat, txikiagoa, aurrerago egin zuten, trenbide tunelaren ondoan.
XX mende bukaeran SACIA enpresa bota zutenean, tunela ere bota zuten eta errepidea zabaldu. Geratutako tokian parke modukoa egin zuten, eta atariei heltzeko (lehen solairuan beti) zubi-pasabide dotoreak.
Etxeak eta atariak
Lehen bi etxeak oso berdinak dira eta, diotenez, Soraluzen egin ziren harrizko[1] azken etxeak izan ziren.
Iriarteko bidea baino pixkat beherago zeudela eta, atariak lehen solairuan egin zituzten, eta bidetik sartzeko zubitxoak zituzten.
Hirugarren eta azken etxea txikiagoa da.
Erreferentziak
- ↑ Harrizko etxea: kanpoko hormak, harrizkoak, etxeari eusten diotenean