Sologoeneko zentrala (eu)

    Sorapediatik
    Salogoeneko elektretxea. Ikuspegi orokorra 11 (José Berrueta).jpg

    Izenak

    Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.


    Historia

    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)

    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen ditu: Deba ibaitik, Osuma eta Oitturri inguruetatik eta Salogoenetik.

    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Mari Cruz alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten, eta Salonazpin jarri ziren bizi izaten.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Osuma eta Oitturri lurretatik datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleko ubideraino.

    Juan Jose Laraññaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    Mari Cruz Larrañañgak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala utzi zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.


    Gaur egungo egoera

    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.

    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen (erderaz EVE, Ente Vasco de la Energía). Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen. 1991.ko otsailak 13an berrinauguratu zuen, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.

    Urteetan Soraluzeko Udala (10.000 akzio) eta Energiaren Euskal Erakundea (147.016 akzio) izan dira jabeak, EEE kudeaketaz arduratzen zela. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Hogetabost urte geroago, 2016.ko ekainak 6an, Energiaren Euskal Erakundeak bere partea saldu dio Soraluzeko Udalari eta Central Eléctrica de Sologoen S.A. enpresa desegin zuten. Ordutik aurrera Soraluzeko Udalak kudeatzen ari da zentrala.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa (oraindik gordetzen dena) 30 metro luze da. Osintxuko lurretan dago, Mugarri baserriaren bestekaldea, mugarritik 350 metrotara. Ubidea, berriz, kilometro batekoa da.

    Osuma eta Oitturri datozen urak biltegi batean biltzen dira, eta handik 634 metrotako tutu batez ubideraino ekartzen dira. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz. Aipatutako ur-biltegia makina gela baino 325 metro altuago dago.

    Azkenik, Sologoenetik datorren urak 200 metrotako tutua erabiltzen du.

    Zentralaren ekoizpena, gutxi gorabehera, urteko 1.200.000 Kwh-koa da.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak