Galipota (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Galipot-a Santa Ana kaleko goiko aldean dago, antzinako Kalegoeni dakogion zatian hain zuzen. Gaur egun oso estua da, 2-3 metro, eta 45 metrotako luzera dauka.

    Hegoaldetik etxeak ditu, Santa Ana kaleko bakoitiak hain zuzen. Gara batean, denak Galipoterako irteera zuten, baina denboraz sarrera batzuk desagertu dira. Iparraldetik Frontoiko aldapa dauka, eta Frontoirako eskilarak ere. Kale bukaeran Santa Anarako pasabide estalia dago.

    Galipot ez dago herriko kale-izendegian; hau da, ez dauka ezagupen ofizialik. Ez dauka etxebizitzarik esleituta, nahiz eta Santa Anako etxe gehienek bertatik izan (atzeko) sarrera.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, eta harresiak eraikitzeko, Galipota hiribildu barruan geratu zen. Etxeek atzekaldean duten irteerak kontutan hartuta, bertan ortuak izango ziren, etxe bakoitzak berea.

    1666 urtean elizataria egin zenean, ortuen zati handi bat hartu zuten berau eta irispideak egiteko. Eta XVIII mendeko bukaeran frontoi berria egin zenean, bertarako bi eskilarak eusteko horma sendoa eraiki zuten, lau bat metrotako pasabidea uzten.

    Gerora, XX mendean, kalea asfaltatu zutenean (harria jartzea ez zuen merezi eta) jendeak Galipot izena eman zion.

    Azkenik, 1959-60 urtetan, frontoiko Eskola Nazionalak eraiki zirenean frontoiko aldapa ere egin zen, horretarako elizatariaren ertza jaten eta Galipotaren lehen zatia nabarmen estutzen, metro bateko zabalera uzten. Aldi berean parrokiaren berogailu sistema aldapa azpian ezarri zuten.


    Santa Ana kaleko zenbaki bakoitiak

    Etxe gehienek Galipoterako irteera daukate. Lehen solairua kalea baino altuago dutenez, hiruzpalau harmaila dute.

    1. zenbakia

    Udaletxea. Sasoi batean Galipoterako irteera ez bazuen ere, mende hasieran edo lehenago (hirugarren karlistada inguruan) Bake Epaitegirako sarrera egin zioten. Kalea baino pare bat metro gorago zegoenez, eskilara bikoitza egin zioten.

    XX mendearen bukaeran eskilara kendu eta atea itxi zuten, bere ordez lehioa jarriz. Atea ixteko erabili zituzten harriak beste nunbaitetik ekarriak dira, inskripzioa dute eta.

    3. zenbakia

    Etxe berria egin zutenean atzeko sarrera mantendu zuten, baina lokal komertzial batentzat bakarrik. Azken urteotan Garmendia ileapaindegia egon da, eta 2016-tik itxirik dago.

    5. zenbakia

    Etxe berria egin zutenean atzeko sarrera itxi zuten.

    7, 9 eta 11. zenbakiak

    Etxe guzti hauek irteera gordetzen dute.

    13. zenbakia

    Azken etxe honek ere irteera gordetzen du.

    Etxe hau Kalegoeneko azkena da eta, beraz, garai batean harresi sistemaren partea zen. Frontoitik bigarren solairuraino harrizko zubia edo pasabidea dauka, Galipoten gainetik.

    Noiz eta zertarako eraiki zuten ez da jakiten. Harresien atea? Etxetik frontoirako pasua? Aurreko harresia aprobetxatuko al zuten?


    Elizaren aldea

    Gorago aipatu den moduan, frontoirako aldapa azpian parrokia berotzeko sistema ezarri zuten. Sarrera Galipotetik dauka.

    Galipoten bukaeratik frontoirako eskilarak daude, XVIII mendean eraikitakoak.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipoterako irteerak desagertuko dira.


    Erreferentziak