La Baskonia. Azala (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artikulua (eu) | izenburua = Placencia | egilea = | aldizkaria = La Baskonia | data = 1929/01/30 | orriak = Azala | hizkuntza = gaztelaniaz | art...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:54, 10 azaroa 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Placencia
    Egilea/k
    Aldizkaria La Baskonia
    Data 1929/01/30
    Orriak Azala
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    1893. urtean José Rufo de Uriartek eta Francisco de Grandmontagnek La Vasconia. Revista Ilustrada Éuskaro-Americana de Historia, Literatura y Artes izeneko aldizkaria sortu zuten Argentinan, bertako euskal komunitatearentzat. 1903. urtean, izena egokitu zioten: La Baskonia. Revista decenal ilustrada.

    Erderaz argitaratzen zen gehien bat, nahiz eta olerki, umorea eta marrazki asko… euskaraz etorri, eta Iparraldeko berriak inoiz frantsesez ere. Hamabi orrialdeko aleak ziren, propaganda komertzial asko ekartzen zutela, batzutan aldizkari erdia edota gehiago hartzen.

    Euskal Herriko zein Uruguay eta Argentinako euskaldunen berriak zabaltzen zituen. Euskal idazle askok eta askok bertan idazten zuten, baita Hegoameriketakoek ere. Irudiari garrantzi handia eman ziotenez, marrazkilari zein argazkilari asko erabili zituzten (esateko Indalecio Ojanguren).

    Espainako gerrarekin batera gain behera hasi zen, eta 1943. urtean itxi zen.

    1929. urtean, 1272. zenbakian, aldizkariaren azalan Soraluze atera zuten, Indalecio Ojangurenen argazkia erabiliz.


    Irudiak


    Erreferentziak