Andoni de Astigarraga (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:46, 22 urtarrila 2017
    Andoni de Astigarraga Larrañaga
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1920
    Hil
    Profila Idazlea


    Bizitza

    Soraluzen jaio zen, 1920.ko apirilak 14an.

    Gerra garaian Argentinara erbesteratua, kultura handiko gizona izan zen.

    Argentinako Eusko Jaurlaritzan aritu zen urte luzeetan. Aurretik, Pedro de Basaldua ordezkaria zela, laguntzaile moduan, eta gero bera izan zen ordezkaria. Urte haietan Euzko Deya aldizkaria eta Ekin argitaletxea sortu zituen.


    Idatz-lanak

    Euskaraz asko idatzi zuen, Naciòn Vasca, Euzko Deya, Alderdi, Laurak Bat, Danak Bat... aldizkarietan.

    Erabilitako ezizenak: Andoni de Soraluze, Astilarra, A. tar A., Kiroltzalea.

    Bi liburu ere idatzi zituen, biak ala biak gaztelaniaz:

    • Euskal Herriko aberastasuna eta ekonomia. Ekin, Buenos Aires, 1945 (Riqueza y economía del País Vasco).
    • Euzkadiko gerraren agiri-historia. México, 1955. (Historia documental de la guerra en Euzkadi)


    Erreferentziak

    • Escritores euskericos. Juan San Martin (Egan, 1968)
    • El delegado de Argentina: Andoni de Astigarraga. Iñaki Anasagasti (blog)