Hidrografia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:57, 6 urtarrila 2017
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Deba ibaia

    Herriko hidrografiaren ardatza Deba ibaia da.

    Hegoaldetik (Osintxu, Bergara) sartzen da udalerrira, eta iparraldetik (Maltzaga, Eibar-Elgoibar) irtetzen.

    Soraluzeko tarteak 5 kilometro ditu, eta horietan 35 bat metro jaisten da (110 metrotatik 75 metrotara).

    Ibaia nahikoa nasaia da, 20-25 metrotako zabalera du leku gehienetan (inoiz 15 metro edo 30 metrotakoa ere).


    Ezkerreko adarrak

    Ezkerretik ibai hauek ditu, denak Irure bailaratik datozenak:

    • Joangoerreketa. Erreka txiki eta aldapatsua, Txurrukeneko herriko sarreran, sahiesbide hasieran bertan.
    • Erlai erreka. Garai bateko Ospitala zegoen tokian, bertako inguruak Herlaibia zuen izena (Erlai + ibia), eta Soraluzekin bat egin zen 1343 urtean, Placencia de Soraluce sortzeko. 1100 metro luze (planoan) eta 300 metroko altuera
    • Sagar erreka (Sagarraga erreka). Duda barik, Deba ibaiaren adar luzeena eta garrantzitsuena. Bergaran jaio, eta Soraluzeko esparruan sartze denean Olakorta erreka du izena. Ur jauziaren inguruan Sagar erreka izena hartzen du, Deba hibaiarekin bat egin arte. Bi adar ditu, ur jauziaren inguruan batzen zaizkiola, biak ala biak bere ur jauzi propioa pasa eta gero:
      • (ezkerretik) Aierdi erreka. Arribaso ingurutik dator.
      • (eskumatik) Ganbela erreka. Erreka txiki eta aldapatsua.
    • Iraola erreka (Belakotegi). Irure auzorako bidean, Iraola baserrien inguruan.
    • Ibarzabal. Ia Maltzaga gainean, erreka txiki eta aldapatsua.


    Eskumako adarrak

    Eskubitik zortzi adar ditu, Osintxu eta Maltzaga aldekoak motzak eta aldapatsuak:

    • Egotza erreka (). Osinturekin muga egiten du. Ibaiaren beste aldean Mugarriko errebuelta du.
    • Urruzti erreka. Txurruka bailaran. Bertatik ura hartzen da Sologuen Elektrikarako, eta tutu baten bidez Deba ibaiaren azpitik Osintxutik datorren ubidera eramaten da. Ibaiaren beste aldean Hirukurutzetako errebuelta du.
    • Lisiba/ Ozuma/ Orroaga erreka. Txurruka eta San Andres bailaren muga egiten du, eta goitik behera hiru izen hartzen ditu. Erreka honek bere adarrak ditu, denak eskumatik:
      • Errekabaltza. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Aitzurkila errekekin.
      • Aitzurkilla. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Errekabaltzarekin.
      • Errekaundieta/ Lezeaga. Goitik behera bi izen hartzen ditu. Ozuma errekarekin bat egiten du Orroaga egiteko.
    • Keixeta erreka. Olea parean biltzen da Deba ibaiarekin.
    • Altun (Iriarte) erreka. Loralde eta Gabolatz pasa eta gero Deba ibaian bukatzen da.
    • Arkaitzeta erreka. Ezozibideko goiko partetik pasatzen da, Arrizabaleta parketik hain zuzen.
    • Ipintza erreka. Ezozia ondotik pasatzen da, eta bertako urak Armendiako ur-biltegian biltzen ziren. Gero, fulbol zelaiaren eta Mendiola industrialdearen azpitik pasatzen da. Eskumatik:
      • Intsusu erreka.
    • Iturbe erreka. Ia Maltzaga ondoan, Gabilondo industrialdea azpitik pasatzen da.


    Bailarako mapa

    Mapa kargatzen...