Herlaibia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | 800 px | center | [[Mapa Topographica de Plasencia (eu) | Mapa Topographica de Plasencia (Florencio HJo...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:01, 2 urtarrila 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Mapa Topographica de Plasencia (Florencio HJosepoh Lamot 1756)

    Soraluzeko hiribildua sortu baino lehen, baserriez gain bertako jendea inguruko bi tokitan biltzen zen: Soraluzen eta Herlaibian.

    Azken hau Erlai errekaren (Erlaegi erreka) bukaeran zegoen, erreka Debarekin bat egiten duten tokian, alegia. Eta errekaren pasabideak izena eman zion: Erlaibia = Herlai + ibia.

    Bi tokiak Marquina de Yusoren parte ziren, eta orduko kronikotan halaxe jasota dago. Mende batzuk geroago, Soraluze ofizialki sortu zenean, 1343 urtean hain zuzen, Alfonso XIa orduko erregeak zera agindu zuen, Soraluzen eta Herlaibia-ko eremuan bizi ziren gizonek herria sorzeko[1][2]... Testuak erakusten duenez, garai hartan herlaibiako biztanleak sakabanatuago zeuden (Herlaibiako eremua - Campo de Herlaibia) Soraluzekoak baino.

    Laurehun urte geroago, Florencio Joseph de Lamot grabatu famatuan, gauzak lehengo moduan jarraitzen zuten: Soraluze trinkoagoa Herlaibia baino. Hala ere, erreka ez zen ibiaren bidez pasatzen, zubia eraikita zegoen eta.

    Eta, Soraluzera joan ahal izateko bi bide zeuden. Bata, errepidea segi zubi nagusiraino (nagusia eta bakarra) eta berau zeharkatu, edo harpasoak erabiliz Deba ibaiaren bestekaldera pasa, Santa Ana komentua parera.


    Erreferentziak

    1. Diccionario de Guvantes. Angel Casimiro de Guvantes (1802)
    2. Diccionario de Gorosabel. Pablo Gorosabel (1862)