San Roke Txiki irudia (eu)
San Roke txiki | |
---|---|
Estiloa | Herrikoia |
Mendea | XVI |
Kokapena | San Roke ermita |
Mota | Eskultura |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
San Roke txiki esaten zaio, parrokian beste San Roke handiagoa dagoelako.
Bere jai egunean, abuztuko 17an, prozesioz joaten dira San Roke ermitaraino, irudia parrokiara ekartzeko.
Bertan pare bat hilabetetan egon eta gero, urriak 12an berriro eramaten zuten bere ermitara, San Rokeren letaniak abesten. Meza entzun ondoren, Udalak salda eta txorizo ogitartekoak partitzen dizkie etorritakoei.
Ostean, herrira bueltatu beharrean, askok eta askok mendira jotzen zuten egunpasa. Garai batean, honekin bukatzen ziren udako irteerak.
Historia[1]
Gurutze Santuaren ermitan dauden San Roke eta San Sebastianen irudiek ezaugarri herritarrak eta itxura manierista dituzte, eta Urrezko mendeko lantoki gaztelauekin erlazioa daukate eta bai eragina ere (Valladolid-eko eskola).
San Roke-k eta San Sebastian-ek aspalditik izan zuten bere kapera parrokian. Halaxe, 1590 urtean Domingo Garzia Loiolakoa izendatzen da ´´parrokiako elizan dagoen San Roke eta San Sebastianen´´ aldarearen arduradun.
Itxura denez, parrokiko obrak zirela eta bi santuen kultua Gurutze Santuko ermitara eramatea erabaki zuten, eta 1597 urterako San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasi zuten, Gurutze Santuaren ermitarako beti.
Hala baieztatzen du Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1597ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio: Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko... (Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...)
Urte bi beranduago, eskultura-lanak bukatuta zeuden eta gastua herritar guztien artean banatu zuten, Pedro Iraolakoa eskribauak 1599ko abuztuaren 1ean jasotako aktaren arabera: ...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko... (...se haga repartizión entre la poblazión de los ochenta y quatro ducados, a fin de pagar a Pablo de Urrutia...)
Erreferentziak
- ↑ San Rokeren ermita. Javier Elorza (Soraluze 1996)