Maurketa tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Maurketa
    Maurketa tumulua. Ikuspegi orokorra 01 (Eusko Jaurlaritza).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria. Maurketa lepoan, Prantzesbaso eta Leiopago tartean, zabalgunean bertan dagoen txabolatik batetik 80 metro hego-mendebalderantz. Itsas mailatik 819 metrotara dago. Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria 500 metro ipar-iparmendebalderantz kokatzen da.

    Tumuluak 16,5 metrotako diametroa eta 160 eta 75 zentimetro arteko altuera ditu.

    Erdian krater haundia du, 5 metro diametrokoa eta 130 zentimetrotak sakonera dituena, lubaki moduan tumuluaren ekialdeko ertzerantz zabaltzen dena, tumuluaren muturreraino. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan bertako zoruan zulatutako hobi bat azaldu zen. Gainera, ondorengo materialak berreskuratu ziren:

    • Harrizko industria: triangelu eskaleno bat.
    • Apaingarriak: harrizko bi lepoko ale globular; disko-formako hezurrezko lepoko ale bat (galdua).
    • Harri-kristal bat.
    • Giza aztarnak: buruhezur zatiak eta hezur printzak (hau galdua).


    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena, tamaina eta indusketa

    Leiyopago eta Prantzesbaso artean dago, Maurketako bordetatik 60 metrotara hegoalderuntz. Pagadian ezkutatuta dago, tumuluan hogeta hemeretzi pago dituela; monumentuko ekialdetik ateratako 17. argazkiak honen ideia eman dezake.

    Ez da trikuharriaren harlosarik gordetzen, bakarrik inguratzen zuen harripiloa, 16 metrotako diametroa eta 2 metrotako altuera dituela. Indusketan, konturatu ginen azpiko harria zulatuta zegoela tumuluaren erdialdean, beste trikuharrietan ere agertzen den moduan.

    Indusketa egin eta lurra bahetu ostean zera topa genituen: suharri patinatuzko zati triangularra, rodete bat Aizpuruko zabala eta Keixetako Egia (iparraldea) trikuharrietakoen antzekoa, harri-kristal zatia, hezur pusketak, horien artean kaska hezur batenak eta bi zingiñarri, hemen abilayu deitzen direnak.


    Erreferentziak