Francoren bisita SAPAn (eu)
Aurrekariak
SAPA sortu zenetik, Soraluzeko lantegiak hainbat politikoen bisita izan zuen; esateko, José María Gil Robles, Defentsa ministroarena (1935ko abuztuan) eta Rafael Aizpun, Komertzio ministroarena (1935ko irailean).
Francoren bisita
1941ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak ere SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, eta lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko.
Argazietan ikusi daitekeenez, SAPAko bi zuzendari artatu zuten Franco: Alejandro de Calonje y Motta (SAPAren zuzendaria) eta José Sirvent Dargent (SAPAren injeniari-burua). Horiekin batera herriko alkatea agertzen da.
Gerra sortu zenean José Sirvent (Malaga 1899 – Madril 1971) lantegiaren zuzendari izendatu zuten; irailean, SAPAko hanbat langileekin batera Sestaoko La Naval-era pasa zen, baina urpekari ingeles batean ihes egin zuen frankisten aldera. Geroago, gerrako industria-arduradun izendatu zuen Francok. Hainbat urtez SAPAko ingeniari-burua izan zen. INIren (Industria Institutu Nazionalaren) sortzaileetako bat eta Endesako zuzendarietako bat izan zen.
Argazkiak
Bisita ilustratzeko XYZ argazkilari donostiarra etorri zen. Erreportaia Kutxaren fototekan dago gordeta
SAPArako beste bisita
Ia hogei urte geroago, 1958ko abuztuak 18an, Francisco Franco jeneralak Aodoaingo SAPA bisitatu zuen.
Aurreko bisitarekin alderatuta, oso desberdina izan zen. Armadaren eskaerak jaisten hasi zirenez, bisita honekin SAPAren zuzendaritzak Francoren babesa lortu nahi zuen. Bigarren bisita honetarako lantegia apaindu zuten, kanpotik eta barrutik, eta NODOrako grabazioak egin zituzten.