Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Keixetako Egiya (hegoaldea) | irudia = Keixetako_Egiya_Hegoaldea_01_(Gipuzkoako_ondarea).jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea =...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:05, 11 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Keixetako Egiya (hegoaldea)
    Keixetako Egiya Hegoaldea 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria, Azkoitiaren mugan. Tumuluak 17 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 6 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 metrotako zabalerako zanga moduan hedatzen dena. Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 metrotako harlosa handi bat dago eta azpian beste bat dauka, harlosa zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

    • aizkora leundu bat (harrizko industria).
    • txorten eta hegaldun punta bat (harrizko industria), gaur egun galdua.
    • 2 marruska (harrizko industria).
    • 2 printza (harrizko industria), gaur egun bat galdua.
    • formarik gabeko zeramika zati bat, gaur egun galdua.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlari hauek, ekialdera irekia zegoen esparru laukizuzen bat osatzen zuten ganbarako 3 harlauza antzeman zituzten, estalkiari zegokion mugitutako harlauza handi batetaz gain.

    1980 urte inguruan, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera baten barnean, jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zuten harlauza handia.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Erreferentziak