Naasiko Goena tumulua (eu)
Naasiko Goena | |
---|---|
Fitxategi:Naasiko goena 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg | |
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 9 metrotako diametroa eta 150 zentimetrotako altuera ditu.
Luzeran 7 metro eta zabaleran 2 metro dituen lubaki bat dauka iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Naasiko Goena 04 (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921).jpg
Iruiako estalkia
(Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Ikerlarien arabera, trikuharriaren izena Iruiya edo Idoiya da. Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Kokapena
Atxolinetik 800 metrotara dago monumentua, tontorretik mendebalderuntz. Lautada baten ertzean dago, Maltzagatik Azkoitirako bidetik eskuman, garo trinko artean. Itxas gaineko altura 725 metrokoa da. 7an ezin izan genuen trikuharria ganoraz aztertu, iluntzen hasia zelako.
Tamaina eta indusketa
Uztailak 8. Monumentua harri tumuluak eta harlosak osatzen dute. Tumuluak 12,5 metrotako diametroa du eta 1,5 metrotako altuera erdialdean; eta harlosak 2,2 metrotako luzeera, 1,55 metrotako zabalera eta 30 zentimetrotako lodiera (5.a irudia). Tumuluak zulo borobila inguratzen du, zuloa harrian eginda dago eta aipatutako harlosak estalia. Aurrekoaren argazkia hartu genuen ipar-iparmendebaldetik (12. argazkia)eta beste bat estalki eta zuloarena hego-hegoekialdetik (13. argazkia).
Indusketa egin eta ateratako lurra bahetu eta gero, zeramika gordin belztuko hiru pusketa agertu ziren, azalera gorrizkarekin, beste trikuharrietan agertzen diren motakoak, bi hezur zati aberenak, beste bat berriagoa, teila pusketa eta hiru keixa-hezur zulatuta.