Guía-álbum del viagero (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Guía-álbum del viagero | irudia = Guía-álbum_del_viagero._Azala.jpg | egilea = Th. Mercier | hizkuntza = Gazteleraz...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:52, 7 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Guía-álbum del viagero
    Guía-álbum del viagero. Azala.jpg
    Egilea Th. Mercier
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1867
    Argitaletxea Ignacio Ramon Barojaren inprimategia
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Guía-Álbum del viajero en la Provincia de Guipuzcoa

    Gipuzkoako probintzian bidaiariaren gida-bilduma


    Liburua zertan den

    Th. Mercierren gida honek Hainbat grabatu eta probintziaren mapa eder batez hornitua dago. Gipuzkoa sei bidaietan azaltzen du.

    Lehenengo bidaia, burnibidean (En camino de hierro), Irundik Brinkolara Norteko ferrokarrila erabiliz. Erderazko itzulpenean (M. Latasak egin zuen) bidai hau alderantziz egiten da, Brinkolatik Irunera hain zuzen.

    Beste bost bidaiak zalgurdian (Viages en carruage) egitekoak dira. Lehengo lauak Zumarragatik: Zumaiara, Debara (Soraluzetik pasatuz), Gatzagara eta Oinatira. Bostgarrena, berriz, Donostiatik Getariara.

    Liburua bukatzeko Aitzgorrirako igoera proposatzen du; inork ezer behar badu ere, Juan Agirre jauna Zegamako maisuarengana jotzeko aholkatzen du.


    Soraluzeri buruzkoak

    (64. orrialdea) Soraluze, muino alaiez inguratutako bailara estu batean, Deba ibaiaren eskumako ertzean dago. 2.153 biztanle ditu, eta hiribildu noble eta leiala izena du.

    Placencia, en un valle estrecho, rodeado por todos lados de risueñas colinas está situada sobre la márgen derecha del rio Deva. Su población es de 2.153 habitantes y goza del título de noble y leal villa. Existen en el interior del pueblo una fábrica Real de armas blancas y de armas de fuego fundada en 1573 y otras dos fábricas de armas fundadas por particulares. La fábrica Real no sirve mas que para recibir las armas fabricadas por las empresas particulares de Placencia, de Eibar y de los alrededores. La fabricación de armas es la principal industria del país.


    Erreferentziak

    Le maître d'espagnol. Parisko Liburutegi Nazionala (Bibliotheque Nationale de Paris)