Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu)

    Sorapediatik
    Dólmenes de Elosua-Plazentzia
    Dólmenes de Elosua-Plazentzia. Azala.jpg
    Egilea Telesforo de Aranzadi
    José Miguel de Barandiarán
    Enrique de Eguren
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1922
    Argitaletxea Imprenta de la Diputación de Guipuzcoa
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia

    Elosua-Soraluze mendilerroko hamasei trikuharrien miaketa


    Liburua zertan den

    1921. urteko udan, hiru arkeologoak (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak) Elosura etorri ziren, bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko. Carlos Orueta jaunaren laguntza izan zuten, berau soraluzetarra.

    Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.


    Soraluzeri buruzkoak

    Miatutako hamasei trikuarriak hauek dira:

    • Irukûtzeta
    • Aizpuruko zabala
    • Kûtzebakar
    • Nâsiko goena
    • Pagobedeinkatu
    • Aizkoin
    • Atxolintxiki
    • Atxolin
    • Sabua
    • Iruiya
    • Gizaburua
    • Keixeta
    • Keixetako egiya (hegoa)
    • Keixetako egiya (iparra)
    • Maurketa
    • Agerreburu

    Arribiribileta harria ere aztertu zuten. Nahiz eta hasieran trikuarritzat hartu, 2014 urtean miaketak eta azterketak egin ostean Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak zutarria edo menhirra zela ondorioztatu zuen, eta harria altzatu zuten.

    Liburuan, trikuarrien azalpenak jasotzeaz gain, aurkitutako gauzak eta hezurrak aipatzen dituzte. Eta ipuinak (urrezko kanpaia) eta istorioren bat jasotzen dituzte (Txandrua)


    Argazkiak


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.