Aizpuruko Zabala trikuharria (eu)
Aizpuruko zabala | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
13 metrotako diametroa eta 0,40-1,15m arteko altuera dituen trikuharria.
3,5 metrotako diametroa eta 40 zentimetrotako sakonerako kraterra dauka erdian, eta bertan 1x0,3x0,3 metrotako harlauza aurkitzen da. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Ondorengo materialak berreskuratu ziren indusketan:
- Harrizko industria: 1 triangelu eskaleno eta 1 printza.
- Apaingarriak: disko-formako hezurrezko 3 lepoko ale (galduak).
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Aipatu liburuan, halaxe jaso zuten:
Kokapena
Uztailak biak bertan, Arribiribileta harria ikusi eta gero, Aizpuruko zabala trikuharriraino joan ginen. Trikuharri hau Kûtzebakar-retik Osintxuruntz jaisten den mendiko zabalune estu batean. Kokapena zehazteko, Kûtzebakar-retik metro gutxitara dago, Osetarako bidetik ezkerrera (begira planoan).
Tamaina eta egitura
Garo trinkoak ia estalita, Aizpuruko zabala osatzen duten harri nabarrak antzeman daitezke. 14 metrotako diametroa eta metro t'erdiko altuera du. Harri guztiak ofitazkoak dira, bai tumuloarenak zein trikuharriaren kamararenak. Hiru harlauzak gordetzen dira: hegoaldekoa, sarrerakoa eta ipar-ekialdekoa. Hona hemen neurriak
- Alboko a harlauzak 2,10 metroko luzeera du, 1,70 metro altuera eta 0,25 metro lodiera.
- Alboko b harlauzak 0,53 metroko luzeera du, 1,30 metro altuera eta 0,12 metro lodiera.
- Sarrerakoak 0,80 metroko luzeera du eta 0,30 metro lodiera.
Harlauza hauen kokapenari kasu eginez, trikuharriaren kamarak, apurtu aurretik, Ekialde-Mendebalde orientazioa izango zuen, eta gutxi gorabeherako neurri hauek izango zituen: 2 metro luze, metro 1 zabal eta 1,40 metroko altuera.
Indusketa
Uztailak bian garoz eta añarrez betetako ingurua garbitzen hasi ginen. Gero Polpoleko sakanetik bueltatu ginen; eta lainoak eta basoak orientazioa galerazten zutenez, denbora eta traba asko izan genituen.
Uztailak 3, igandea. Jaia zenez ez ginen mendira igo; baina historiaurreko esparruan txangoak egiteko aukerak izan genituen, Elosuako sakristauaren memoriari esker; honek tradizio asko kontatu zigun, eta hauetako ez gutxi Aizpuruko zabala monumentua eraiki zuten jentil haietako garaitik datoz, dura barik.
Uztailak 4. Aizpuruko zabalara itzuli ginen eta, mendebalde-hegomendebaldetik tumuluaren argazkia hartuta, hobi kamararen miaketari berrekin genion. Indusketa bukatuta, ateratako lurra miatu eta iragazi genuen. Bi sukarri pusketa agertu ziren, horietako bat triangularra, ahizto baten modukoa, eta hiru rodete lauak, 5 milimetrotako diametrokoak, Axpeako tumuluan (Arabako Trespuentes) agertutakoen antzekoak, Gasteizko Marianistek miatuta. Gainera, leundutako sukarri pusketa txiki-txikia ere agertu zen.
Aizpuruko zabalan, Irukûtzeta modutan, garai batean izandako gorpuzkinak desagertu dira. Induskatutako trikuharriaren argazkia hartu eta bueltatu ginen.