Udaletxeko armarria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Udaletxeko armarria | irudia = Udaletxea._Udal_armarria_(Pilar_Rivera_1997).jpg | estiloa = Barrokoa | mendea = XVIII | kokapena = [...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:23, 11 iraila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Udaletxeko armarria
    Udaletxea. Udal armarria (Pilar Rivera 1997).jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Udaletxea
    Mota Armarria


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Udaletxea 1722 urtean eraiki bazen ere, hiriaren armarria eraikina bera baino mende erdi geroagokoa da gutxi gora-behera, eta Kapelastegi maisu elorriotarrak zizelatu zuen.

    Soraluzeko armarriaren azalpena hauxe izan daiteke: ingurune obalatua baina irregularra, goian zabalagoa behean baino, soka batez inguratua eta maskor moduko baten gainean dagoena (rocaille, rocalla). Gorriaren erdian (gules) urrezko gaztelua hiru almenekin, aldemenetatik bandera txiki bana duela, Borgoinako gurutzedun banderak hain zuzen. Armarriaren alboetan bi lehoi barrura begira eta aurrera begira; armarria aurreko hankez eusten dute, atzekoak artilleria kainoen gainean dituztela; kainoi hauek gurutzatuta daude, eta bata buruz behera.

    Lehoien gainean bi bandera albo bakoitzean, zuria bata eta gorria bestea, segururena aspaldiko lau gremioei dagozkienak: kañonista, kajero, giltzalari eta aparejeroak. Lehoien ondoan, eta aipatutako bi banderen azpian, beste hiru bandera berde San Andres gurutzearekin, gerra edota inbasio garaietan herrikoek erabiltzen zituztenen modukoak.

    Multzo guzti hau edertzeko garai bateko armaki asko: lanza, espingarda, proiektil, ezpata, alabarda... Soraluzeko armagintza azpimaratzeko. Eta armarriaren gainean bederatzi puntadun konde-koroa.


    Erreferentziak