Jauregi etxea (eu)
Jauregi etxea Abadetxea | |
---|---|
Estiloa | Barroko-Neoklasikoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Kalebarren |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
XVIII. mendearen bigarren erdiko jauregi-etxe hau transizio barroko-neoklasikokoa da.
1688 urtean Sebastián de Jauregui y Loyola jaunak Jauregitarren maiorazgoa sortu zuen, áu¬regui que seguramente se relaciona con la cons¬trucción de la que actualmente se conoce por "casa cural", en Kalebarren, 2, colindante con la de Loiola-etxea, de piedra de sillería y aspecto señorial.
Zubi nagusira ematen duen ertz batean armarri narriatua dauka, dagoeneko elementu dekoratiboak baino nabari ez zaizkiona; animaliak agertzen dira, lehoiak ala otsoak segururena. Ezin esan jaurregitarren armak errepresentatuko zituen, ala Azpeitiko Enparandarrenak; izan ere, horiek izan ziren eraikuntzaren antzinako jabeak eta eragileak.
Egun Abadetxea da. Herrian uste izan da emaileak Soraluzeko elizari etxea utzi nahi ziola testamentuan, baina idatziz jasotzerakoan Soraluzeko hitza desagertu zen... eta ordutik Donostiako Elizabarrutia da jabea.
Gaurdaino bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, Sociedad de Amigos zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen.