Arribiribilleta zutarria (eu)

    Sorapediatik
    Arribiribilleta
    Mendigain. Arribiribileta 03 (Oscar Pérez 2016).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Zutarria


    Azalpena eta historia

    Arribiribilletako menhirra Irukurutzeta eta Kurutzebakar gailurren artean dago eta Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoaren parte da.

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharri edo dolmentzat hartu zuten, etzanda zegoelako.

    2010 urtetik aurrera Dolmenen ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa menhir bat da, eta ez dolmen bat, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita.


    En 1921 T. de Aranzadi, J.M. de Barandiaran y E. Eguren practicaron una cata cerca del bloque, recuperando fragmentos de teja y carbón, e identificándolo como un mojón En 2002 fue denunciado como dolmen por J. Altuna, L. del Barrio, A. Férnandez, K. Mariezkurrena y A. Turrillas

    Por último, en 2012 fue excavado por los arqueólogos de Aranzadi, Manu Zeberio y Jexux Tapia, descubriendo que es un monolito
    

    http://www.youtube.com/watch?v=5J_ARsP6uZg


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Berriro zutik

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera.

    Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.

    Hurrengo urteetako kanpainetan beste monumentu batzuk berreskuratzea aurrikusten da. Hala, 2016.ko udan Gizaburuako tumuloan lan egiteko asmoa dute.