Indalecio Ojangurenen erreportaiak (eu)
Izenburua | Indalecio Ojanguren-en erreportaiak |
Tokia | Soraluze |
Data | 1917-1936 |
Argazkilaria/k | Indalecio Ojanguren Arrillaga (1887-1952) |
Azalpena
Argazkilari profesionala egin zenetik, Indalecio Ojangurenek hogei bat aldizkari edota egunkarirekin lan egin zuen: Ahora, Mundo gráfico..., La hormiga de Oro, La Basconia, Txistulari, La Unión ilustrada...
Orokorrean, argazki erreportaiak izaten ziren, oso testu laburrez lagunduta (argazki oinak edo piés de foto izenekoak). Noizean behin, erreportai berbera bi edo hiru aldizkaritan agertzen zen.
Euskal Herrikoak ziren gehienak eta, haien tartean, noiz ipinean Soraluze eta soraluzetarrak ere agertu ziren.
Ahora
Ahora[1] Madrilgo egunkaria izan zen (1930-1939). Politikoki zentrozalea, 100.000 ale saldu zituen momentu gorenean.
2025.eko martxoan Kontrargik Indalecio Ojangurenen argazkiekin Gure herria bere begietan izeneko erakusketa antolatu zuen. Bertan "collage" hau erakutsi zen.
Mundo gráfico
Mundo gráfico[2] Madrilgo astekaria izan zen (1911-1938). Izenburuak salatzen zuenez, irudi eta argazkiek bereizten zuten.
Igorreko espatadantzarien argazki bat La Basconia aldizkarian ere agertu zen.
Txistulari
Txistulari aldizkaria Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1928an sortu zuen, eta gerra garaian eten zen. Baina gerra amaitu ondoren berriro hasi zen argitaratzen.
1931. urtean Ignacio Berraondo Tanbor jaunak 55 urte bete zituen herriko pregoilari eta atabalari moduan. Berria Donostiako prentsa agertu zen, eta aurki Txistulari aldizkariak El atabalero de Placencia artikulua agertu zuen. Tanborren erretratua Indalecio Ojangurenek hartu zuen.
Artikulu berbera Buenos Aireseko La Basconia aldizkariak ere atera zuen, 1931.eko otsailean, El pregonero de Placencia izenburuarekin. Eta argazkia hurrengo urtean La Hormiga de Oro aldizkarian agertu zen (1932).
La Basconia
La Basconia aldizkaria Argentinako Buenos Airesen argitaratzen zen. Euskal diasporaren berriak argitaratzeaz gain, Euskal Herriko berriak ere ekartzen zituen, askotan Euskal Herrian bertan argitaratutakoak kopiatuz.
Esate baterako, Los ezpatadantzaris de Iurre (La Basconia 1928/09/20) Mundo gráficon agertu zen aurretik, eta El pregonero de Placencia (La Basconia 1931/02/29) aurretik Txistulari aldizkarian agertu zen, El atabalero de Placencia izenarekin.
La Hormiga de Oro
La Hormiga de Oro[3] Bartzelonako aldizkaria izan zen (1884-1936). Jainkozalea eta karlista zen.
El atabalero de Placencia-ren argazkia aurretik Txistulari aldizkarian agertu zen (1931).
La Unión Ilustrada
La Unión Ilustrada[4] Malagako aldizkaria izan zen (1909-1931). Hasiera batean La Unión Mercantil egunkariaren gehigarri modukoa izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Ahora. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Mundo gráfico. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ La Ilustración Católica. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ La Unión Ilustrada. Wikipedia (gazteleraz).