San Esteban ermita (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: San Estebani eskainitako ermita hau, “Irure-gaina” esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:08, 6 maiatza 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    San Estebani eskainitako ermita hau, “Irure-gaina” esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen “Batallón Baracaldo”-ko soldaduak. Gerrate hartan, ermitaren aldare zati bat eta bertan jarrita zegoen patroia erre zuten. 40. hamarkadan, gerra bukatu eta urte batzuetara berritu zuten ermita auzokoek. 1979. urtean bere egoera kaxkarra zela eta, beste berriztu bat eman zioten. Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean ospatu izan dira Irureko jaiak, abuztuaren lehenengo egunetan. Azken urteotan ordea, auzoan jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu dute eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu.