Lengua paradisíaca el vascuence (eu)
Lengua paradisíaca el vascuence | |
---|---|
Egilea | José Gaspar de Oregui y Aramburu |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1910 |
Argitaletxea | Tipografía de G. Casañal |
Hiria | Zaragoza |
Izenburu osoa
¡Gloriosísimo descubrimiento, reconocimiento y demostración de la lengua paradisíaca en el vascuence!
Euskara paradisuko hizkuntza zelako aurkikuntza, aitormena eta froga ospetsuak!
Liburua zertan den
XX. mende hasieran Espainian zein Frantzian derrigortu zuten hizkuntz "nazionala" eskoletan erabiltzen, gainontzekoak baztertzen (euskara, kasu).
Hurrengo urteetan Jose Gaspar Oregik hainbat eskutitz bidali zizkien Espainiako erreginari, Aita Santuari, Gasteizko apezpikuari... honen aurka. Tubalismoari jarraituz, bertan agintzen zien aurki euskara paradisuko hizkuntza zelako frogak zabalduko zituela.
1910 urtean liburu hau idatzi zuen, agindutako froga horiek zabaltzeko asmoz. Eragin handiagoa izateko edo, bere ikaslea izandako Habsburgoko Maria Cristina erregin ordezkoa izandakoari eskaini zion. Liburuan, aurretik, aipatutako eskutitzak bildu zituen, eta Euskal Herriko apaiza eta fraideak euskaldun heziak izatea proposatzen zuen.
Gainera, aldizkari bat sortuko zuela iragarri zuen, froga horietan sakontzeko: "Revista Demostrativa de la lengua paradisíaca de fe y razón comparada é identificada con iguales testimonios de las Sagradas Escrituras".
Aldizkarirako harpidedunik ezean, asmoak ez zuen aurrera egin.
Sei urte geroago antzeko liburua argitaratu zuen: A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV.
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.