Ana del Bosque (eu)
Ana del Bosque Arin | |
---|---|
Jaio | Ampudia del Campo, 1924/07/05 |
Hil | Salamanca, 2024/10/01 |
Profila | Gerra umea, agronomia-injeniaria, itzultzailea |
Ezagutu zutenek diote "zinemara eroateko moduko bizitza" izan zuela.
Gerrako umea, Sobiet Batasunera bidali zuten eta bertan agronomia-injeniaria ikasi zuen. 1956ean Espainiara bueltatu zenean, gutxira atxilotu eta bota zuten, ekintzaile sobietarra zela egotzita.
La Habanako Unibertsitatean hainbat urte itzultzaile lanetan aritu eta gero, Franco hil ostean Espainiara bueltatu zen. Azken urteak Salamancan eman zituen.
Haurtzaroa
Ana del Bosque Arin Ampudia de Campos (Palentzia) herrian jaio zen, 1924ko uztailaren 5ean. Urtebete zuela, Domingo eta Crescencia gurasoek herria atzean laga eta Soraluzera etorri ziren, anaia zaharrena eta Ana beraiekin hartuta.
Nahiz eta osasun makala izan, neskato indartsua eta zoriontsua izan zen. 1934. urte bukaeran hanka ebakuntza egin behar zioten, baina orduan Urriko Iraultzak eztanda egin zuen. Asturiasen indar handiz lehertu bazen ere, Euskal Herriko langileak ere asko nabarmendu ziren, batez ere Debarrokoak. Soraluzen nabarmendutako bat Domingo del Bosque izan zen. Porrotaren ostean Domingo del Bosque lanetik bota zuten eta, diru faltaz, Anak beste urte pare batez itxaron behar izan zuen hankaren ebakuntza egiteko.
Urte haietan "apal bizi ginen" gogoratzen zuen Anak. Aurrera egin ahal izateko Del Bosque Arin familiak ortu txikia, oiloak, txerritxoa... zuten, eta gozokiak saltzeko postu txikia jarri zuten. Bederatzi urteko Anak kalez kale kakahueteak saltzen laguntzen zuen.
Ana irakurzalea zen, gazte-gaztetatik, baina ez edozein liburu mota; 9 urterekin, esate baterako, Laneko seme-alabak[1] irakurri zuen. Zaletasuna etxetik zetorkion; izan ere, Del Bosquetarrak irakurle porrokatuak ziren.
Agian horregatik, "Eskolan maisu-maistrek arreta handia jartzen zidaten" gogoratzen zuen Anak.
Gerra denbora
1936ko otsailean, Fronte Popularraren garaipenarekin, Urriko Iraultzagatik lana galdu zuten langileei zazpi hilabeteko ordainsaria eman zieten lanik gabe egondako hamalau hilabeteengatik. Orduan jakin zuen Anak azkenean ebakuntza egingo ziotela: "Aitak zerua zabalik ikusi zuen", gogoratzen zuen. Baina oskarbi hark hilabete gutxi iraun zuen...
Bilbon egin zioten ebakuntza, uztailak 18an hain zuzen, gerra hasi zen egunean bertan. Ebakuntza ostean izeba baten etxean aste batzuk eman ondoren, irailak 20an Ana Soraluzera itzuli zen. Baina ordurako erreketeek Bergara hartua zuten, eta biharamunean alde egin behar izan zuen, familiarekin eta ehundaka herrikidekin batera.
Del Bosque Arin familia Bilbora joan zen, eta senide guztiak Gizarte Ekimenak emandako apartamento batzuetan bizi izan ziren. Aurreko egunak txalet batean eman zituzten, beste familiekin batera, gero Doña Casildaren parkearen ondoko beste etxe batetara pasa zituzten...
Bilboko egoera lazgarri hartan Del Bosque anai-arrebek prestakuntza jasotzen jarraitu zuten. Gizarte-laguntzako apartamentuetan, best ehaur batek, haiek baino pixkat zaharragoa, ematen zizkien eskolak.
Hainbat etxebizitzetatik pasa ondoren, San Franzisko kalera eraman zituzten. Aire bonbardaketa baten aurrean aitak familia osoa kanpora aterarazi zuen. Bonbek etxea goitik bera suntsitu zuten. Harrezkero, Ana del Bosquek ezin izan du sirena bat entzun.
Beste familia askoren moduan, Del Boisque Arin familiak aukera mingarria zuen aurrean: familia elkarrekin mantentzea, bonben azpian, ala umeak erbestera bidaltzea:
- Mis padres me preguntan si yo quiero evacuar a la isla de Oleron a Francia. “No serán más de tres meses. Si tú quieres ir ahí, iréis los cuatro hermanos. El mayor no.” Yo empecé a llorar. ¿Cómo nos íbamos a separar de nuestros padres? “Ni pensar, no voy, pase lo que pase, que no y que no” y se tranquilizaron pero no había quién aguantara esos bombardeos.
Erbestera
Hasiera batean familia osoa bertan mantentzea pentsatu bazuten ere, egoera gero eta okerragoa zen. Sobiet Batasunak Espainiako haurrak hartzeko zuen borondatea ezagutu ondoren, Del Bosque Arin bikoteak bizitzako erabakirik zailena hartu zuen. "Bost seme-alaba izan zituzten bost eduki nahi zituztelako — gogoratzen zuen Anak tristuraz —, eta bakar batekin geratu ziren".
Espainiaren ihesa amak bidaiarako prestatu zizkien galleta haiek bezain grabatuta dago Anaren oroimenean. Ezer okerragorik ez zegoela zirudienean, irteera hainbesteraino korapilatu zen, non familiak ontzia galduko zutela pentsatu baitzuen. Arratsaldeko 16:00ak ziren, eta bonbardaketek aurrera jarraitzen zuten, bat-bateko babeslekua uztea eragotziz.
"Habana" izeneko ontzi ospetsu hartan, noraezean zebiltzan beste hainbat haurrekin batera, Del Bosquetarrak itsasoratu ziren, eta handik aurrera bigarren aberria izango zuten. Anarentzat, egun horretan bihurtu zen, behin betiko, bere anaien ama txikia.
Anai-arreba eta lehengusu-lehengusina batzuekin batera, Bilbotik Errusiara bidali zuten gurasoek 12 urte beteak zituela, senide guztien arduradun. Frantzian txinatar itsasontzi batean sartu zituzten eta hala iritsi ziren Errusiara.
Errusiako urteak
Barre-algarak entzuten ziren Espainiako Haurren Etxeetan. Lorategia inguratzen zuten burdin hesiak beti egon ziren jendez beteta, jolasean entretenituta zeuden umeei begira. Barreak entzuten ziren, bai, baina baita atsekabe negarrak ere. Ana del Bosquek erbesteko lehen urte haietako egun guzti-guztiak idatzi zizkien gurasoei. Bertan, anaia bakoitzari nola joaten zitzaion kontatzen zien.
Eta horrela igaro zuen nerabezaroa, eta presaka heldu zitzaion gaztaroa. Espainiako haurren etxean zazpigarren gradua gaindituta, Moskuko gazteen etxera igaro zen. 1940. urtea zen, Anita 16 urteko emakumea zen. Urtebete geroago, bonbardaketen burrunbak Gerrako Haurrak izutuko zituen berriro.
Moskuko gazteak eta Leningradoko etxekoak beren sorterri berriaren alde altxatu ziren. Anak dioenez, Dolores Ibarrurik (La Pasionaria) eragotzi egin zuen bera eta 200 lagunak frontera joatea. Leningradekoek, ordea, borroka egin zuten. Horietako asko, Anak gogoratzen duenez, nazismoaren aurkako kausagatik hil ziren.
Urte latzak izan ziren SESBrentzat, Anaren bizitza unibertsitarioarekin eta bere lehen lanarekin bat egin zuen aroa. Ana del Bosque Arín, ingeniari agronomoa, bi urtez aritu zen Errusiako lurretan lanean, oso baldintza gogorretan. Beraz, Espainiara 48 kilo pisatuta iritsiko nintzateke.
Espainiako Itzulia Aberriratzeko negoziazioak hasi ziren eta Ana del Bosquek, Espainiara itzuli eta bere familiarekin elkartzeko irrikaz, ez zuen zalantzarik izan bigarren espediziorako izena emateko. 1956ko urriaren 13an abiatu ziren Errusiatik. Berriro elkartze haren istorioa berak bakarrik konta dezake.
Baina txartel hura joan-etorrikoa izan zen, eta geldialdi amaigabea egin zuen Frantziako mugan. Izan ere, gariaren zerbitzuan lau urte eman ondoren, Ana bere postutik bota zuten. Hispanosovietikoen talde oso batek jasan zuen kaleratzea, erregimen frankistari eta nazioarteari espainiar herritar gisa zuen egoera normalizatzeko eskatzen zion gutun baten ondorioz.
1960ko martxoaren 29an, lanetik bota zituzten egunean, zapalkuntzaren aurkako bideari ekin zioten. Ana haurdun zegoen. Beste "astintzaile sobietar" batzuekin batera, Puerta del Soleko ziegetan atxiki zuten. Espetxeratzeko arrazoirik ez zegoenez, 72 orduro kalean jartzen zituzten, atxiloaldia berritzeko asmoz.
Ana eta bere semea Errusian hartu zituzten hispanosovietarrek 61. urtean. 1963ko maiatzean, Habanako Unibertsitatearen (Kuba) baimena jaso zuen itzultzaile gisa jarduteko. Han bizi izan zen 1978ra arte. Franco hil arte ez zen Espainiara itzuliko. Anak aitortzen du Kuban eman zituen urteetan Espainiarekiko nostalgia ez zela Errusian bezain mingarria, izan ere, itzulera jada ez zen garai hartan bezain zalantzagarria.
Erreferentziak
- Isiltasuna hausten. Soraluze 1936
- Ana del Bosque. Los niños que nunca volvieron (Secretaría de Estado de Migraciones).
- ↑ Los hijos del trabajo. Ricardo Sanz García, anarkista espainiarra (1898-1986).