Martin de Ysasi-Ysasmendi (eu)

    Sorapediatik
    Martin de Ysasi-Ysasmendi
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Arrasate (1685)
    Hil Soraluze (1745)
    Profila Asentista


    Lehen urteak

    Martin de Ysasi Arrasaten jaio zen (1685/07/03). Gurasoak Francisco de Ysasi eta Mariana de Resusta izan zituen.

    Gaztetan Soraluzera etorri zen lan eta bizitzera. Maria Theresa de Bujanda Arguiarro soraluzetarrarekin ezkondu zen, Soraluzen (1712/10/16). Ordurako semea zuen bidean, baina beste andra batekin, Simona Aranguren Lassalde[1]. Juan Andres Ysasmendi Aranguren 1713/04/20an jaio zen.

    Herrian zegokion maila bermatzeko, 1713. urtean bertan Arrasaten zuen kaparetasuna Soraluzen aitortzeko eskatu zuen. Kapare izateak, bestea beste, udal agintean sartzeko aukera ematen zuen.

    Hurrengo urtetan Maria Theresak eta Martinek 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Agustin Antonio (1714), Salbador Martin (1717), Josepha Joachina (1719), Ana Agustina (1720) eta Joaquin Sebastian (1727). Azken semea jaio orduko, Martin de Ysasmendik abizena "egokituta" zuen: Ysasi-Ysasmendi. ​


    1721. urteko asientoa

    Asientoak berriro martxan

    XVIII. mende hasieran Espainiako administrazioak zuzenean egiten zituen arma eskaerak. Arazoak, berriz, ordainketak eta atzerapenak ziren. Soraluzen bakarrik 780.000 erreal, armaginek proposamena: erdia kobratu eta besre erdia ahaztu. 1765.an onartu estatuak.

    Egoera horreran ezin ziren arma gehiagorik ekoiztu: zaharrak kobratzeko esperantza gutxi, berriak guTxiago, eta gainera armaginek ezin zuten materialik eskuratu, ez diru ezta krediturik ez zutelako.

    Arazo hauek ekiditzeko, eta armaginen konfianztza berreskuratzeko, 1721.ean erabaki zuten asiento sistema atzera martxan jartzea. Baten batek hainbat urterako kontrata hartzen zuen eta dirua aurreratuko zien armaginei, hauek osagaiak erosteko eta langileak ordaintzeko. Gero, estatua armez jabetzerakoan asentista ordainduko zion. E Asentistaren etekin gordina %8aren araberakoa izaren zen.

    Martin de Ysasmendi asentista

    1721. urtean zazpi urterako asientoa esleitu zuten, Martin de Ysasmendik eskuratu zuela. Helburua, urteko 12.000 fusil egitea eta ematea zen.

    Egoera oparo honetan Martin de Ysasmendik izena ere aldatu zuen: ordutik aurrera Martin de Ysasi-Ysasmendi izango zen.

    Hasieran ondo zetorren asuntua, baina aurki okertu zen.

    Epaiak

    Oso auzi luzea izan zuen lau ordezkari gremialekin, Madrilgo Korteak, korregidoreak eta Gipuzkoako Batzar Orokorrek parte hartu zutela

    Liburuak

    1726. urtean Soraluzeko armagileek liburua atera zuten Madrilen: Kantabriako Errege Arma Fabriketako diputatu, maisu eta ofizialek, Gipuzkoako Probintziako Soraluze hirian kokatutakoek, alde duten egiaren eta justiziaren erakustaldia. Martin de Ysasmendi, Soraluzeko hiribilduko bizilaguna eta ogibidez limaria, Manuel de Lacunza, donostiarra, merkataria eta Soraluzen bizi dena, eta Ignacio Hernizqueta, Errege eta Zenbakiko Eskribaua eta azkoitiarra, zenaren oinordekoen aurka duten auzian. Errege Kontseilukoa eta aipatutako probintziaren korrejidorea den Bartholomè de Henaoren epaia berresteko... epai horrek maisu eta fabrikatzaile batzuek Ysasmendiri utzitako arma-kontratua baliogabetu zuela... eta Ysasmendi eta kideak kosta pertsonal eta prozesaletan kondenatu zituela, eta kontratu horren kudeaketan denak bertan behera lagatzeko... Eta epaia egokitzeko, ez baitizkie zigorrarik ezarri konfiantzarik ezan eta diru-emariak ezkutatzean dagozkien gehiegikeriei

    Hurrengo urtean (1727) Bartholome de Henao korrejidore berak ere beste liburu bat argitaratu zuen (edo argitaratu zioten, segururena): Auziaren txosten doitua, Errege Aginduaz Bartholomé de Henao Gipuzkoako Korrejidorearen aurrean epaitu dena, eta gaur egun apelazio-mailako Gerra Kontseilu Gorenean epaitzen dena. Alde batean, Juan Andres de Lasalde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta eta Joachin de Goenechea, laurak Soraluzen dagoen Kantabriako Arma Ofentsiboen Errege Fabriketako diputatu, eta bertako maisu fabrikatzaileen izenean. Beste aldean, Martin de Ysasi Isasmendi jauna, Soraluze hiribildu bereko bizilaguna, fabrika horietako limatzailea; Manuel de Lacunza, Donostiako auzokidea eta merkataria, Soraluzen bizi dena; eta Ignacio de Hernisqueta, hiri bereko eta Azkotiako zenbakiko Erret eskribaua. Diputatuak eta fabriketako maisuek Errege jaunarekin egindako armen kontratua Martin de Isasmendi jaunari utzi zioten 721eko uztailaren 14ko eskritura baten bidez, Hernisqueta eskribauaren aurrean, eta 722ko martxoaren 2an berretsi zuten. Eta eskatzen dute bertan behera uzteko lagapen hori, Don Martin eta lagunek egindako engainu, kolusio, konfiantza-gehiegikeri, ondasun ezkutatze eta azaltzen diren beste gauzengatik[1].


    1728. urteko asientoa

    Zazpi urte geroago asientoa berriztu zuten, eta Martin

    1728. urtran Caste,ar markesak Martin de Ysasmendiri eman zion asiejtoa (1728-173x) 72.000 fusilak egiteko

    Asiento honena ez sen Soraluzen ondo farbo, eta Miguek de Zuaznabar ari zen aientoak geratzen[2]. Baina alferrik izan zen.


    1834. urteko asientoa

    Caracaseko Konpainiak hartu zuen, sefururena Isasmenditen iskanbilak sajiesteko.... eta errefea zela Konpainiaren akzionista!


    Heriotza

    ​Martin Ysasi-Ysasmendi Soraluzen hil zen, 1745/09/25an.


    Erreferentziak

    • Martín de Isasi-Isasmendi, un discutido mondragonés. Ramiro Larrañaga (El Correo 1978/02/02).
    1. Simona honek beste bi alaba izan zituen aurretik Joachin Yraola Goitia Noguerol jaunarekin: Mariana (1702) eta Maria Cruz (1706). Baina urte honetan Joachin Maria Josepha Garate Lascurainekin ezkondu zen
    2. El guiouzcoano instruido. 211. orrialdea. Domingo Ignacio de Eraña, 1780.