Joseph Tomas del Hierro (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Joseph Tomas del Hierro | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = 175. (ggb) | hil = 1794 | profila = Militarra <br> Idazlea }} ==Lehen urteak== Badajozen jaio zen. Aita Bartolomé de Hierro izan zuen, eta Vicenta de Herrera ama, biak ere Badajoztarrak. Gaztetan Artillerian sartu zen, baina diru-kontuetara dedikatu zen. Joaquina Oliver Crespo anderearekin ezkondu zen. Ez da ezagutzen nungoa zen, baina gurasoak Almagro (Ciudad...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:18, 2 ekaina 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Joseph Tomas del Hierro
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 175. (ggb)
    Hil 1794
    Profila Militarra
    Idazlea


    Lehen urteak

    Badajozen jaio zen. Aita Bartolomé de Hierro izan zuen, eta Vicenta de Herrera ama, biak ere Badajoztarrak.

    Gaztetan Artillerian sartu zen, baina diru-kontuetara dedikatu zen.

    Joaquina Oliver Crespo anderearekin ezkondu zen. Ez da ezagutzen nungoa zen, baina gurasoak Almagro (Ciudad Real) eta Meridakoak izan zituen.

    Ezkondu eta Soraluzera bidali zuten, Armen Lantegien contralor[1] moduan.

    Soraluzen zirela zortzi seme-alaba izan zituzten, 1774 eta 1790 artean: José María Gabriel (1776), Manuela, Gabriela, Antonio Joaquín Rufo (1785), Antonia…

    Erret Arma Lantegian oso aurrean zegoenez, seme-alaben aitapontekoak ez ziren edozein: José María Gabrielena, esate baterako, Erret Arma Langiaren zuzendaria eta emaztea izan ziren; hau da, José María de Lardizábal Oriar eta María Ignacia de Olloqui.


    Arma Lantegiko lanak...

    Soraluzen zela, bere zereginen artean armen logistika zegoen. 1792. urtean, esate baterako, Gasteizko José de Santa María jaunarekin kontratua egin zuen pago egurra lortzeko, gero armak paketatzeko kutxak egin ahal izateko[2].

    ’’Descripción de las Fábricas de Armas’’

    Honetaz gain, azpimarratzekoa da 1785an Soraluzeko Arma Lantegien buruzko liburua idatzi zuela: Descripción de las Fábricas de Armas de Plazencia y las defensivas que hubo en Egui y que fueron trasladadas a Tolosa.

    1784.eko martxoak 27an Joseph Tomasek azterketa hau egindu zion Pedro de Llerena Ondare eta Gerraren ministroari, Estatu Kontseilukoa, eta azken honek onartu. Urtebete geroago, 1785.eko maiatzak 26an, txostena bukatuta zegoen, eta Joseph Tomasek Pedro de Llerena jaunari zein bere idazkariari eskaini zien.

    Txostena ez zen inoiz liburu moduan argitaratu, baina 116 orrialdeko eskuizkribua gordetzen da. Sortu eta gutxira Juan Francisco de Saavedra y Sangronís[3] jaunaren eskuetara pasa omen zen, eta honek bere liburutegian gorde zuen. Gaur egun Granadan gordetzen da, Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan.


    ...eta Udalekoak

    Arma Lantegian zituen ardurez gain, José Tomás-ek herriaren kudeaketan ere parte hartu zuen.

    Garai hartan, Udalak zazpi udalkide zituen: lau bertako kapare aberatsek edo milaristek hautatuak, eta beste hiru gainontzeko herritarrek aukeratuak: herritar arrunten diputatuak[4].

    José Tomás ez zen kaparea, ezta aberatsa ere. Beraz, 1780 hauteskundeetan bere burua aurkeztu eta herritar arrunten diputatua aukeratu zuten, urte baterako.

    Urte haietan erregebide berria egiten ari ziren Bergaratik Altzolaraino, besteak beste, Erret Arma Lantegiak bultzatuta. Eta lanak ordaintzeko ardoa zergapetu zuten. Itxura denez, ardo saltzaileek zergak ordaintzen ez zituztenez José Tomás del Hierro eta Joaquín de Calderón herritar arrunten diputatuek auzitan sartu zituzten[5].


    Heriotza

    1793.eko abenduak 7an Jose Tomas del Hierro Soraluzen hil zen, gaztea artean, alarguna eta zortzi umezurtz laga zituela.

    Joaquina Oliver alargunak pentsioa eskatu eta lortu zuen. Jose Oliver anaia Ciudad Rodrigon zuenez, bertako Apaiztegiaren errektorea, bertara joan zen bere seme alabekin.


    Erreferentziak

    1. Contralor. Garai batean diru-zaintzalea, kontu-ikuskaria, kontroladorea...
    2. José de Santa María, vecino de la ciudad de Vitoria, habiendo hecho contrata con José Tomás del Hierro, de las Reales Fábricas de Armas de Placencia, obligándose a proveer madera de haya para la construcción de cajones para empaquetar dichas armas, suplica al consejo se le exima de todo oficio de república por el mucho tiempo que le ocupa dicha tarea (Archivo Histórico Nacional, Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1792, 1793).
    3. Juan Francisco de Saavedra y Sangronís. Wikipedia (gazteleraz).
    4. Gazteleraz, diputados del común.
    5. Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago (1780/09/19 Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa).