Totius regni Galliae sive Franciae tabula (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Totius regni Galliæ sive Franciæ tabula : novissime revisa, multis'que in locis augmentata | irudia = Totius_regni_Galliae_sive_Franciae_tabula_(J.B._Homann_1702).jpg | egilea = J.B. Homann | urtea = 1702/ 1705 | hiria = Nurenberg | tamaina = 82 × 99 zm }} ==Mapa zertan den== Johann Baptist Homann (Kammlach 1664 - Nurenberg 1724) geografoa izateaz gain, grabatzailea eta kartografoa ere izan zen. Nurenberg-en notario lanetan has...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:05, 12 maiatza 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Totius regni Galliæ sive Franciæ tabula : novissime revisa, multis'que in locis augmentata
    Egilea J.B. Homann
    Urtea 1702/ 1705
    Hiria Nurenberg
    Tamaina 82 × 99 zm
    Totius regni Galliae sive Franciae tabula (J.B. Homann 1702).jpg


    Mapa zertan den

    Johann Baptist Homann (Kammlach 1664 - Nurenberg 1724) geografoa izateaz gain, grabatzailea eta kartografoa ere izan zen. Nurenberg-en notario lanetan hasi bazen ere (1687), aurki grabatzaile eta kartografo moduan hasi zen, eta 1702. urtean bere argitaletxea sortu zuen.

    1715ean Carlos VI.ak Geografo Inperiala zizendatu zuen.Hurrengo urtean bere lan nagusia argitaratu zuen: Grosser Atlas ueber die ganze Welt (Mundu osoko atlas handia). Hil eta gero, enpresak urtetan iraun zuen, 1848 arte.

    Mapa hau Frantziako erresumarena da, bere hasierako denboretakoa.


    Soraluzeri buruzkoak

    Mapa Frantziaren ikuspuntutik marraztuta dago, eta hainbat gauzatan igartzen da, errepidetan esate baterako.

    Frantziaren barnean ez da errepiderik agertzen, baina Donibane Lohitzunen agertzen da Paris-Madril errepidea, muga pasa ondoren Tolosa aldera jotzen duena, eta San Adrian mendatera gero.

    Tolosan Bilborako adarra irtetzen da (beti Frantziaren ikuspuntutik). Tolosa-Bilbao bide honetan PlacenCia (Soraluze) da herri nabarmen bakarra.

    Gasteiztik itxasora (Debara) doan errepidea ez da agertzen, Frantziaren ikuspuntutik garrantzirik ez zuelako (ez zuten ezertarak erabiltzen eta!)

    Totius regni Galliae sive Franciae tabula (J.B. Homann 1702). Soraluze ingurukoa.jpg


    Erreferentziak