Regnorum Castellae Veteris (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:26, 12 maiatza 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio
    Egilea Nicolaes Visscher (semea)
    Urtea 1704
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 82 × 99 zm
    Regnorum Castellae Veteris (Nicolaum Visser 1690).jpg


    Mapa zertan den

    Mapak Kantauri kosta osoa erakusten du, lehorretik Gaztela Zaharra hartzen duela. Bigarren mapa batek penintsularen beste erdia jasotzen du. Diseinua Cornelis Danckertsz jaunarena da

    Nicolaes Jansz Visscher-ek (semea, 1649-1702) atlasa prestatu zuenerako hil zen, eta Elizabeth Visscher alabak (1702-1726) argitaratu zuen 1704 urtean[1].

    Mapak bitxikeri batzuk erakusten ditu: bertikala da; iberiar penintsula gehiena erakusten du, baina ez osoa; Frantziaren zatia zuriz dago...

    Urte batzuk lehenago (1670-90), Fredetik de Wit-ek izen bereko mapa argitaratu zuen-

    Regnorum Castellæ veteris (Visscher 1704).jpg


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Plazencia) ondo nabarmenduta agertzen da. Gasteiztik itsarorainoko bidean herri garrantzitsuena moduan.

    Ikurren arabera, Bilbao, Gasteiz, Tolosa, Iruña, Lizarra... parekoak zituen.

    Regnorum Castellae Veteris (Nicolaum Visser 1690). Soraluze ingurukoa.jpg


    Bitxikeriak

    Hegoaldetik hiru bide nagusi heltzen dira Kantauri itsasoraino. Lehena Miranda ingurutik Bilbora eta handik Placentiaraino (Plentzia), itxura denez garai hartan Bilbo ez zen oraindik portu garrantzitsua eta. Bigarrena Gasteiztik Mutrikuraino (eta ez Debaraino), Debarroa eta Soraluzetik pasatzen. Eta hirugarrena San Andrian atakatik Tolosara eta Donostiaraino.

    Gipuzkoa, nahiz eta Bizkaia barruan agertu, oso ondo nabarmentzen da, agian herri dentsitatearengatik.

    Nafarroako erresumak itsasorako irteera du, Irun eta Hondarribia bereak dira eta; hegoaldera "Ronchevalles" mendiak agertzen dira. Gainera, Arabako Sonsierra Nafarroaren barruan agertzen dira.

    Gaztela Zaharrak Bizkaia osoa hartzen du, eta Santillanako Asturia ere. Oviedoko Asturia, berriz, banatuta dago.


    Erreferentziak

    1. Utrech Unibertsitateko Ackersdijck Collection-ek badu ale bat, eta 1690. urtekoa dela dio.