Exactissima et plane nova tabula (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:53, 11 maiatza 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Exactissima et plane nova tabula, in qua summa cura delineata invetus Arragoniae regissima et Navarrae, una cum Cataloniae principatu
    Egilea Jacobum Robyn
    Urtea 1695
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 60 x 51 zm
    Exactissima et plane nova tabula (Jacobum Robyn 1694).jpg


    Mapa zertan den

    Mapak iberiar penintsularen laurdena erakusten du, ipar-ekialdeko zatia hain zuzen. Segururena, beste hiru orriekin iberiar penintsula osoa erakutsiko zuen.


    Soraluze ingurukoa

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Plazentia) beste herrien artean nabarmentzen da, letra tamainaz eta ikur batekin kokatuta dagoelako: plaza gotortu batena, hain zuzen.

    Haren mailako, Gipuzkoan, Tolosa eta Donostia besterik ez daude. Hortik kanpora, Baiona, Donibane Garazi, Iruinea, Agurain, Gasteiz...

    Komunikabide gunea ere agertzen da. Hegoaldera Bergara eta Gasteiz, mendebaldera Eibar eta kostaldea, eta ekialdera bi bide: bata Tolosara Azkoitiatik barrena eta bigarrena Zestoatik Oriorainokoa.


    Erreferentziak