Exactissima et plane nova tabula (eu)
Exactissima et plane nova tabula, in qua summa cura delineata invetus Arragoniae regissima et Navarrae, una cum Cataloniae principatu | |
---|---|
Egilea | Jacobum Robyn |
Urtea | 1695 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 60 x 51 zm |
Mapa zertan den
Gerard Valck Amsterdamen jaio zen (1652). Abraham Blooteling jaunarekin grabatzaile ikasi zuen, eta albarekin ezkondu. Aitaren rrebarekin Londonera joan zen (1672-1680). Ingalaterran aitarenarrebarekin lan egin bazuen ere, batez ere nobleen erretratuak grabatuz, Amsterdam-era itzuli zenean Leonardus semea eta Peter Schenk suiarekin aritu zen. Mota guztietako grabatuak inprimatu zituen: atlasak, mapak, lur-globoak... Amsterdamen hil zen (1726).
1704 iberiar penintsularen mapa argitaratu zuen, lau orritan: Regna Hispaniarum, atque Portugalliæ : ex recenti, summâ curâ, et variô punctorum charactere, suas in provincias, territoria et diœceses; geographicè, politicè, ecclesiasticè subdistincta. Guztira, mapak 97 x 117 cm hartzen zituen.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze goiko eskumako laurdenean agertzen da; hau da, ipar-ekialdeari dagokion zatian.
Beste herrien artean nabarmentzen da, letra tamainaz eta ikur batekin kokatuta dagoelako.
Erregebidea ondo nabarmentzen da: Hegoaldetik dator Deba arroaren barrena, eta Soraluzera heltzerakoan mendiz Zestoara pasatzen da, handik Oria bailarara heltzeko.