A New and Exact Map of Spain and Portugal (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 22 apirila 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    A New and Exact Map of Spain & Portugal
    Egilea Herman Moll
    Urtea 1730 ggb
    Hiria Londres
    Tamaina 97,3 x 61,4 zm
    A New and Exact Map of Spain & Portugal (Herman Moll 1711).jpg


    Mapa zertan den

    Maparen koloreak jatorrizkoak dira.

    Urte haietan Herman Moll-ek Soraluze agertzen den beste mapa bat egin zuen: Carolina map of Europe.


    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoan bi herri nabarmentzen dira, Soraluze (Placenzia) eta Tolosa.


    Bitxikeriak

    Hegoaldetik (Trebiñutik) sartzen den bidea Gasteiztik pasa eta Arrasateraino heltzen da. Bertan, bitan banatzen da: ezkerreko zatia itsasora doa, Mutrikura hain zuzen, Placenziatik pasatzen; eskumakoa, berriz, Villareal (Urretxu), Villafranca (Ordizia) eta Tolosatik Iruneraino.

    Gipuzkoa eta Araba Nafarroaren barruan agertzen dira. Bizkaia, berriz, Santander pasata Torrelavegaraino heltzen da.


    Erreferentziak