Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak (eu)
Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak | |
---|---|
Egilea | Aida López Urbaneja Lara del Valle Andrade Arturo Azpeitia Santander Agustín Azkarate Garai-Olaun |
Hizkuntza | Euskaraz / Gaztelaniaz |
Urtea | 2023 |
Argitaletxea | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hiria | Leioa |
Izenburu osoa
Pasaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak
Liburua zertan den
Gidaliburu honen asmoa administrazio publikoei eta talde teknikoei laguntzea da, hobeto ulertzeko bai askotariko eremuen ezaugarriak eta balioak, bai hiriko ibai-eremuak —hain ohikoak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE)— hobetzeko jardun-irizpideak eta birgaitze-, lehengoratze- edo naturalizatze-neurriak. Gomendioak emateko tresna denez, malgua da.
Lehen atalean, liburuaren sarrera egiteaz gain, EAE-ko ibai-paisaiaren ezaugarriak biltzen ditu, helburu orokorrak eta metodologia. Markatzen dituen helburuak hauek dira:
- Eskaini: Leheneratze-proposamenak, bat etorrita erabilera mugakideekin
- Eskaini: Paisaia-balioak zaintzeko antolamendu-jarraibideak
- Eskaini: Diseinu hjasangarriko jarraibideak eta naturan oinarritutako soluzioak
- Sustatu: Ibai-paisaia, korridore sozioekologiko eta pedagogiko gisa
- Sustatu: Errefetente gisa balioko duten gobernantza-estrategiak
Bigarren atalean, adibideak emate aldera, ibai-eremuetan paisaia-arloan izandako 16 kasu arrakastatsuak biltzen ditu.
Azkenik, hirugarren atalak ondoriak biltzen ditu, bai kasu bakoitzarena zein orokorrak.
Liburuak badu gaztelerako hertsioa ere: Guía de buenas prácticas en materia de paisaje. Espacios urbanos fluviales.
Soraluzeri buruzkoak
Hamasei kasuetako bat Soraluze da. Zehatzago, Deba arroa. Eta Deba arroan Soraluze lehenetsi dute, ibai-paisaia kontuetan herri esanguratsuagoa delakoan.
Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen.