Adaptación de los molinos a la construcción de armas (eu)
Izenburua | Adaptación de los molinos a la construcción de armas |
Egilea/k | Jose Mª Izaga, Koldo Lizarralde eta Carmelo Urdangarín |
Aldizkaria | Zalduendo'94 |
Data | 1994 |
Orriak | |
Hizkuntza | gazteleraz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
1994ko uztailan Errotei buruzko azterleka-jardunaldiak (Jornadas de Estudio sobre los molinos) egin ziren Zalduendon (Araba).
Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, XVI. mendean irin-errota asko barrenak bihurtu ziren, suzko armak ekoizteko (arkabuz, moskete, espingarda, pistola...). Egileek fenomeno hau aztertu zuten bere ponentzian.
Armagintza izan duen garrantzia azpimarratu eta gero, kainoiak zulatzeko (barrenatzeko) tramankuluen historia egin zuten. Ostean, teknologia azaldu zuten: barrenatzeko sistemak, urak eragindako mekanismoak, erroten motak, lanaren ezaugarriak... Asko eta asko Elgoibarko Lazaro Unzuetaren eskarmentu zuzena erabiliz.
Artikulua hainbat irudirekin osatu zuten, batzuk testuaren adierazle eta besteak garai batekoak, Encyclopèdie-n agertutakoak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)