Hispania Regnum (eu)
Hispania Regnum | |
---|---|
Egilea | M. Merian (Willem Janszoon Blaeu) |
Urtea | 1630 |
Hiria | Alemania |
Tamaina | Mapa 35,5 x 26 zm Orria 40 x 33 zm |
Mapa zertan den
Jodocus Hondius geografo eta inprimatzailea hil zenean (1629), Willem Blaeuk Mercator-Hondius atlasaren plantxak erosi zituen, negozioan sartu ahal izateko.
Urtebete geroago (1630) Atlantix Appendix argitaratu zuen, hirurogei mapekin: erdiak Mercatorren plantxekin, eta beste erdiak berak egindakoak. Atlas horretan Regnorum Hispaniae Nova Descriptio agertu zen.
Hispania Regnum mapa hau Blaeu-ren kopia da, Alemaniarako egokitua: eskala grafikak Espainiako eta Alemaniako milietan, Mediterraneo itxasoa eta toponimo bakar batzuk alemanez datoz... Goiko eskuman erret armarria dakar, Urrezko Toisoiak inguratua.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) ez da ezertan nabarmentzen.
Debaarroan lau herri besterik ez dira agertzen: Antzuola, Soraluze, Eibar eta Deba. Inguruko hiri nabarmenenak Gasteiz, Logroño eta Iruña.
Bitxikeriak
Espainia eta Portugal erresumatan banatuta datoz: Gallicia, Asturias + Asturias + Biscaia + Leon + Castilia Vetus + Estremadura + Castilia Nova, Navarra, Aragonia, Catalonia, Portugalia, Valentia, Balearides Insulae (Maiorca, Minorca), Pytuisa Insulae (Ivica), Murcia, Algarve, Andalusia (bi erresumatan: Sevilla-El COndado eta Cordoba-Jaen) eta Granada.
Nafarroak Irun eta Hondarribia hartzen ditu. Eta Bizkaia Santanderretik haratago heltzen da (tartean Gipuzkoa eta Araba biltzen dituela).