Typus Hispaniae (eu)
Typus Hispaniae | |
---|---|
Egilea | Hendrik Hondius |
Urtea | 1631 |
Hiria | Den Haag (Haga) |
Tamaina | 36 x 49 cm |
Mapa zertan den
Hendrik Hondius I, Henricus Hondius I edo Hendrik Hondius Zaharra (Hendrik edo Hendrick de Hondt latinen erara) (1573–1650) grabatzaile, kartografo eta argitaratzaile flamendarra izan zen.
Beste batzuen ustez, mapa Hendrik Hondius Gaztearena (1597-1651) da.
Mapa honen aurreneko argitalpena 1613 urtean egin zuen, eta bigarrena 1631 urtean.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plasencia) ez da nabarmentzen beste herrien artean.
Bitxikeriak
Mapa hau egiteko Hondius-ek Hesselo Gerardo-ren (Hessel Gerritsz 1581-1632) mapa erabili zuen. Mapan bertan aipatzen du. Gerardo honek Espainiako mapa egin zuen 1612 urtean, Carta del muy P. Espania con la diligencia anotada y escripta por Hessel Gerritsz MDCXII. Geratzen den ale bakarra Suedian gordetzen da.