Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:40, 22 abendua 2023
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava
    Egilea J.F. van Essen
    Urtea 1720
    Hiria Antwerpen
    Tamaina 73 x 38 zm
    Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava (Essen 1720).png


    Mapa zertan den

    Mapak J.F. van Essen-ek egin zuen. Eskuz marraztu eta margotuta dago.

    Ezkerretik hasita, mapak Asturiaseko printzerria erakusten du (Oviedoko Asturia), Bizkaia bi zatitan (Santillanako Asturia eta Kantagria ekialdea) eta Gipuzkoa. eta Araba, nahiz eta izenburuan agertu, Gipuzkoan dago.

    Izena beste kartel batean badator ere, Leongo erresuma osorik agertzen da (baina benetako Lengo erresuma mapakoa baino askoz handiagoa zen).


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Placentia moduan agertzen da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herri nagusi moduan. Kanpoan geratzen den herri garrantzitsu bakarra Bilbao da.

    Mapan beste bi Placentia agertzen dira, gaur eguneko Plentzia eta Palencia hain zuzen.

    Hegoaldetik mapak Oxirondo (Occiranda) eta Bergara (Vergara) bereziten ditu. Iparraldetik bi Mendaro agetzen dira, ezkerreko ibaiertzekoa (Azpigoleta, Mutrikukoa) eta eskumakoa (Garagartza, Elgoibarkoa).

    Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava. Soraluzeko ingurua (Essen 1720).png


    Bitxikeriak

    Gipuzkoa oso handia agertzen da: Bizkaiko ekialde osoa hartzen du (Bilbao kanpoan geratzen dela) eta hegoaldetik Araba ia osoa ere (Sonsierra Nafarroan dago). Ekialdetik Irun eta Hondarribia Nafarrokoak dira, eta Hendaia ere.

    Bizkaia bi eremutan antolatuta agertzen da. Ekialdekoak Bilbotik ia Santanderreraino hartzen du, eta mendebaldekoa Santillanako Asturiari dagokio.

    Nafarroa ez da osorik erakusten. Gipuzkoako Bidasoa arroa hartzen du, Arabako Sonsierra eskualdea eta Errioxako Ebro ibarreko eskumako ibaiertza Logroñotik behera.


    Erreferentziak