Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava (eu)
Principato Asturias, Biscaia et Guispus, Alava | |
---|---|
Egilea | J.F. van Essen |
Urtea | 1720 |
Hiria | Antwerpen |
Tamaina | 73 x 38 zm |
Mapa zertan den
Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek Theatrum Orbis Terrarum (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen.
Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 ale), holandesez (9 ale), alemanez (10 ale) eta gaztelaniaz (10 ale) ere atera zituzten.
Mapak atzekaldean Aragoi eta Nafarroari buruzko testua dakar.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze Placentia moduan agertzen da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herri nagusi moduan. Kanpoan geratzen den herri garrantzitsu bakarra Bilbao da.
Hegoaldetik mapak Oxirondo (Occiranda) eta Bergara (Vergara) artean bereziten du. Iparraldetik bi Mendaro agetzen dira, ezkerreko ibaiertzekoa (Azpigoleta, Mutrikukoa) eta eskumakoa (Garagartza, Elgoibarkoa).
Bitxikeriak
Gipuzkoa oso handia agertzen da: Bizkaiko ekialde osoa hartzen du (Bilbao kanpoan geratzen dela) eta hegoaldetik Araba osoa ere. Ekialdetik Irun eta Hondarribia Nafarrokoak dira, eta Hendaia ere.
Bizkaia bi eremutan antolatuta agertzen da. Ekialdekoak Bilbotik ia Santanderreraino hartzen du, eta mendebaldekoa Santillanako Asturiari dagokio.