Karte von Frankreich (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:10, 17 abendua 2023
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Karte von Frankreich in XVI Blättern
    Egilea Daniel Friedrich Sotzmann
    Urtea 1795
    Hiria Berlin
    Tamaina 52 x 33 zm (bi orri)
    Karte von Frankreich (D.F. Sotzmann 1795).jpg


    Mapa zertan den

    1795. urtean Berlinen argitaratu zuten Frantziako mapa 16 orritan. Bertan Frantziako Errepublikak ezarritako departamentu berriak erakusten zituen.

    Hiru iturri erabili zituzten: Crear François Cassini de Thury eta Atlas National diseinurako, baita Anton Friderich Büsching-ek idatzitakoa lurraren zein tresna onenen deskribapenerako.

    Hegomendebaldeko orria Torrelavegaraino heltzen da mendebaldetik, eta Cameros mendilerroa hartzen du hegoaldetik. Beraz, Euskal Herriaren zati handia agertzen da.


    Soraluze ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Placentia mapan) hegomendebaldeko orrian agertzen da.

    Ikusten denez, ez da beste herrien artean nabarmentzen. Inguruan Arrasate, Deba eta Durango nabarmenago agertzen dira eta.


    Erreferentziak