Karte von Frankreich (eu)
Karte von Frankreich in XVI Blättern | |
---|---|
Egilea | Daniel Friedrich Sotzmann |
Urtea | 1795 |
Hiria | Berlin |
Tamaina | 52 x 33 zm (bi orri) |
Mapa zertan den
1795. urtean Berlinen argitaratu zuten Frantziako mapa 16 orritan. Bertan Frantziako Errepublikak ezarritako departamentu berriak erakusten zituen.
Hiru iturri erabili zituzten: Crear François Cassini de Thury eta Atlas National diseinurako, baita Anton Friderich Büsching-ek idatzitakoa lurraren zein tresna onenen deskribapenerako.
Hegomendebaldeko orria (13.a) Torrelavegaraino heltzen da mendebaldetik, eta Cameros mendilerroa hartzen du hegoaldetik. Beraz, Euskal Herriaren zati handia agertzen da.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze 9. orrian agertzen da. Ikusten denez, ez da beste herrien artean nabarmentzen. Inguruan Arrasate, Deba eta Durango nabarmenago agertzen dira eta.